GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-26
Idoia ERASO
Inxauseta bertan behera
Inxausetako elkarrizketak hasi eta bi ordura, Alderdi komunistako bernard birsingerren heriotzak ekitaldia bertan behera uztera behartu zituen antolatzaileak. etxebizitzaren gaia jorratzen zuten eztabaidetan Alderdi politikoen programak entzuteko parada besterik ez zen izan.

Heriotzak errezelo beltz batez estali zituen jadanik zeru grisagatik tristeki hasi ziren Inxausetako elkarrizketak. Ekimena hasi eta bi ordura bihotzekoak jota hil zen Bernard Birsinger, Alderdi Komunistako Etxebizitza arduradun eta Bobignyko auzapeza. Zendu aitzin Birsinger izan zen mahai-inguruan hitz egiteko aukera izan zuen bakarrenetakoa. Bere azken hitzak partaide zen talde politikoaren etxebizitzaren inguruko ikuspegia eta egitasmoak aurkezteko izan ziren. Bihotzekoak jo eta berehala anbulantziari deitu zioten antolatzaileek eta bertan ziren bi medikuak ere laguntza eskaintzera hurbildu ziren. Osasun profesionalak 52 urteko politikaria suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu eta berehala hil zen.

Alderdi politiko, sindikatu eta elkarteetako ordezkari anitz bildu ziren atzo Inxausetako elkarrizketetara etxebizitzaren krisiari konponbidea emateko ideiei buruz eztabaidatzera. Estatu frantsesean hurrengo urtean izanen diren hauteskundeetarako alderdi politiko ezberdinek dituzten egitasmoak aurkeztu zituzten. Estatuko lau talde politiko nagusietako ordezkariek beren alderdiaren egitasmoa aurkeztu zuten eta azkena zen Alderdi Sozialistako Pierre Pribetich bere mintzaldia bukatzen ari zenean gertatu zen ezbeharra.

Baina mahai-ingurua ez zen mitin ezberdinen segida bat besterik izan. Politikariak zirikatzeko han baitziren sindikatuetako ordezkariak ere, edo behartsuak laguntzen dituen Pierre Abadearen fundazioko ordezkari nagusia. Azken hori izan zen Inxausetako elkarrizketei hasiera «beltza» eman ziona, izan ere, egungo egoeraren irakurketa oso latza aurkeztu ondoren, etorkizunari begira ere oso irudi negatiboa eskaini zuen. Gero, sindikatuetako ordezkariek egoeraren irakurketa eta kritikak egin zituzten, baita sindikalismotik eratorritako hainbat proposamen ere.

Programa politikoak

Arreta gehien ekartzen zuten alderdi politiko ezberdinek etxebizitzaren inguruan zuten programak entzuteko aukera izan zen. Zendutako Bernard Birsinger izan zen hitz egiten lehena. Egun Estatu frantsesak etxebizitzari dagokionez bizi duen krisia nabarmendu zuen, eta horregatik bere proposamenetan egungo politikarekin haustura argia behar dela adierazi zuen. Horretarako, Alderdi Komunistaren proposamen nagusia habitataren zerbitzu publiko deszentralizatu bat sortzea dela aipatu zuen.

UDFko diputatu Philippe Folliotek etxebizitza publikoaren sistemaren eta antolaketaren sinplifikazio bat beharrezkoa dela nabarmendu zuen.

Boterean den UMPko Pierre André Perissolek egun etxebizitzaren krisi handirik ez dagoela baieztatu zuen, krisi txiki asko daudela baizik. Behar den tokietan eraiki behar dela esan zuen, besteak beste. Azkenik hitz egin zuen PSko Pierre Pribetichek gizartean izan diren aldaketek sortzen duten etxebizitzaren eskaera berriari erantzun behar zaiola azaldu zuen.

Hitz egiteko aukera izan ez zuten beste talde eta politikari batzuk ere presente izan ziren, Etxebizitza ministro izan ziren Marie-Noëlle Lienemann sozialista eta UMPko Marc Philippe Daubresse, besteak beste. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Impulso ciudadano ante al inmovilismo
Euskal Herria
Etxerat:«Bakeaz hitz egin baina gerra egiten dute»
Ekonomia
Azken lan heriotza salatu dute sindikatuek
Mundua
Los estados de la UE aportarán la mitad de las 15.000 tropas que formarán la FPNUL
Kirolak
Un rival incómodo para alcanzar la fase de grupos
Kirolak
El CAT ha presentado un recurso de súplica y la prueba continúa en el aire
Euskal Herria
Una gran marcha recuerda que la clave está en el derecho a decidir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss