GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-26
Bilboko Aste Nagusia
Errepresaliatuek elkartasun oihu zabala jaso zuten urteroko senideen bazkarian
Euriak ere errespetatu zuen Bizkaiko errepresaliatuen senideen bazkaria. Txartel guztiak aurretik salduta egonik, giroa ziurtatuta zegoen. Horiek hala, elkartasuna eta aldarrikapena Aste Nagusitik errepresaliatu guztiengana ailegatu zen. Senide, konpartsetako kide eta lagun asko Areatzaraino joan ziren, eta mila pertsona baino gehiago bildu. Horretaz gainera, jaiaren ikur Marijaiak eta Txupinerak ere ez zuten hitzordu hori galdu nahi izan.

BILBO

Autodeterminazioaren aldeko manifestazio jendetsua egin eta gero, mobilizazioan parte hartu zuten asko Bilboko karriketan geratu ziren. Txosnetan edota Alde Zaharreko tabernetan elkartu ziren, gogor egiten zuen euriari beldurrik izan gabe. Bazkalordua ailegatzen zen heinean, lagun andana Areatzaraino bideratu zen, urteroko ezinbesteko hitzordu baten txanda iristear baitzegoen: Txori Barroteren txosnaren aurrean egiten duten Bizkaiko errepresaliatuen senideen bazkaria.

Euriaren mehatxua etengabekoa zen; haizeak ere mahaiak astintzen zituen. Bazkaria Itxaropen kaleko Gabriel Aresti pilotalekura eramatea proposatu zuenik ere egon zen.

Mila txartel aurretik salduak

Apurka-apurka dozenaka lagun Areatzaraino joaten hasi zen. Ez zen ezusteko handiegirik egon; izan ere, aldez aurretik mila bat txartel salduta zeuden. Hala eta guztiz ere, mila horiek baino gehiago bildu ziren, eta, hori ikusirik, antolatzaileek mahai eta plater gehiago jarri behar izan zituzten azken orduan guztiei jaten emateko. Girorik ez zen falta izan elkartasunez eta aldarrikapenez zipriztindutako hitzordu horretan. Senideek, errepresaliatu ohiek, konpartsakideek eta beste hainbat lagunek parte hartu baitzuten. Gainera, euriak ere elkartasun keinu bat izan zuen, bazkarian tantarik ere ez baitzuen egin.

Beti bezala puntualtasuna eskasa izan arren, bazkariari hasiera eman zioten. Lehenengo, fideua plater ezaguna izan zen. Harekin batera, Marijaia ailegatu zen bazkarira. Bildutakoek txaloekin hartu zuten Aste Nagusiaren ikur nagusia. Handik gutxira, aurtengo Txupinera ailegatu zen bazkarira, Marta Gerrikabeitia.

Gero, sukalki betegarri baten txanda izan zen. Ordurako, antolatzaileek euskal kanta tradizional eta herri abestien hitzak zituen liburuxka bat banandua zuten entzuten ziren trikiti doinuekin batera kantatu ahal izateko. Bazkaria aurrera joan ahala, koadrila bat baino gehiago animatu zen eztarria fintzera, eta, besteren artean, “Gora ta gora beti” abestu zuten.

Lehen eta bigarren plateren artean izan zen itxaronaldi baino laburrago baten ondoren heldu zen postrea, marrubizko eta gainezko izozki kopa handi bat. Bizkaiko senideen bazkarira joandakoek ez dute menuaren gaineko kexarik izango; gainera, kafea eta patxaran bat hartzeko betarik ere izan zuten.

Behin bazkaria bukatuta, batzuek Uribitarteko kaiko ur jokoetarako bidea hartu zuten; beste batzuk, ordea, Sabin Etxearen aurreko enkarteladara kalejiran joan ziren.

Egitaraua

Zapatua 26

09.00: Gastronomi lehiaketa: ba- kailao marmitakoa.

10.00: Diana eta txupina.

10.00: VIII. Xake Txapelketa, xake aktiboa.

11.00: Erraldoien eta buruhandien kalejira Erripako kaian.

11.00: BBK Txikigunea-gaztegunea. Umeentzako eta gazteentzako jolasak Erripako kaian.

12.00: Bilbainadak Pergolan: Los Cinco Bilbainos.

12.00: Herri kirolak eta jolasak Are- atzako kaian: Euskadiko Txinga-eroate Txapelketa, gi- zon eta emakumezkoen mo- dalitateak. Kirol Zaleak harri- jasotzaileen eskolako erakus- taldia. Harri-zulatzaileen Eus- kal Liga.

12.00: Udalaren Musika Bandaren kontzertua Areatzako kaian.

12.00: Ardo-dastatzea Areatzan.

13.00: Bilbainadak Zazpikaleetan.

13.00: Kaleko musika: Fanfare Elec- trique Plaza Biribilean eta Arriaga plazan.

13.00: Bertsolariak Santiago plazan: Anjel Mari Peñagarikano, Jon Maia, Jokin Uranga eta Sebastian Lizaso.

13.30: Kaleko antzerkia: La Indus - trial Teatrera “Oooleee” Arria- ga plazan.

14.00: Konpartsen bazkaria Area- tzan.

14.30: Gastronomia lehiaketako sa- rien banaketa Campo Volan- tinen.

16.30: Konpartsen arteko herri kiro- lak.

17.00: BBK Txikigunea-gaztegunea Erripako kaian.

17.30: Hiri krosa. Irteera Areatzan.

18.00: Abonuko zortzigarren zezen- keta zezen-plazan. Ganadute- gia: La Quinta. Toreatzaile- ak: Davila Miura, Fernando Cruz eta Ivan Fandiño.

19.00: Euskal dantzak. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Ortza- dar (Iruñea).

19.00: Umeentzako antzerkia Erripa- ko kaian: Eriz Magoa.

19.00: Kaleko musika: Fanfare Electrique.

20.00: Rhino // Hoon eta Ainara Le- gardon Bilborock aretoan

20.00: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra Plaza Barrian. Erromeria eta Larrain-dantza.

20.15: Klarinete eta piano bikotea Gizakunde elizan.

20.30: Zezensuzkoa Arriaga plazan.

21.00: Umore antzerkia La Merced ikastetxean: Mag Lari “Estre- llas de la magia”.

21.00: Guatekea Pergolan.

21.15: Kaleko antzerkia: Markeliñe “Carbon Club”.

22.30: Su Festen Nazioarteko XVI. Lehiaketa: Astondoa.

23.00: Luis Aguile eta Guateque Band orkestra Pergolan.

23.00: Berbena (lehen saioa): Pixpi- la disko bus Areatzako kaian.

23.30: Sergio Dalma Uribitarten.

00.00: Tejedor eta Luar Na Lubre (musika zelta) Plaza Barrian.

00.00: Solo Los Solo / Morodo, Bo- tika Zaharrean.

00.00: Umore antzerkia: Mag Lari “Estrellas de la magia”.

01.00: Kaleko antzerkia. Insoportes “Insoportes”.

02.00: Berbena (bigarren saioa).

Txosnen egitaraua

11.00: Kaskagorri: Kaskaterraza.

12.00: Altxaporrue: Terraza.

13.00: Pa...Ya: Mobil poteoa.

20.00: Pa..Ya: Izu etxea.

20.00: Bilbo Kantari Txakur kalean.

20.30: Kaskagorri: Kaskapoteoa.

21.00: Algara: Mozorro afaria.

00.30: Pinpilinpauxa: DragQueens .

01.00: Kaskagorri: Kuña.

17.30: Txori Barrote: Kalejira, Sabin Etxerako enkartelada.

19.30: Kaskagorri: Azken Ostirala.

19.30: Txomin Barullo: Umeentzako bitsa.

20.00: Altxaporrue: Txanda Cultural Zaratatsua.

20.00: Txomin Barullo: kalejira.

20.00: Bilbo Kantari Txakur kalean.

20.00: Pa...Ya: Izu etxea.

20.30: Kaskagorri: Esku-jokoak.

20.30: Altxaporrue: Poteoa Txatunga Bemberekin.

00.30: Pinpilipauxa: kontzertua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Impulso ciudadano ante al inmovilismo
Euskal Herria
Etxerat:«Bakeaz hitz egin baina gerra egiten dute»
Ekonomia
Azken lan heriotza salatu dute sindikatuek
Mundua
Los estados de la UE aportarán la mitad de las 15.000 tropas que formarán la FPNUL
Kirolak
Un rival incómodo para alcanzar la fase de grupos
Kirolak
El CAT ha presentado un recurso de súplica y la prueba continúa en el aire
Euskal Herria
Una gran marcha recuerda que la clave está en el derecho a decidir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss