- CFA
Avironek eta Genetsek, aurrean jarraitzeko aukera
DONOSTIA
Avironek eta Genetsek lehen postuetan jarraitzeko aukera paregabea dute aurrean. Hiriburukoek Nantes B hartuko dute Didier Deschamps zelaian (20.30ean), eta Angelukoek, berriz, Orleansen jokatuko dute (19.00etan).
Zuri-urdinek ez dute oraindik partidarik galdu, baina bakarra irabazi dute. Nantesen bigarren taldeak ere ez du oraindik partidarik galdu, baina irabazi ere ez, jokatutako hirurak berdindu egin baititu. Beraz, haiek gainditzea ez da batere samurra izango.
Orleans orain N1era igoko liratekeen taldeen artean dago, Avironek adina puntu dituzte, eta emaitzak ere oso bertsuak izan dituzte. Jokatutako hiru partidetatik bat irabazi eta bi berdindu ditu. Genetsek, aldiz, bat irabazi, bat berdindu eta beste bat galdu du. Taldea ongi dabil eta gaur irabazteak indar handia emango lieke.
|