- Txingak
Euskal Herriko finala jokatuko dute Bilbon
DONOSTIA
Euskal Herriko Txinga Txapelketa jokatuko dute gaur Bilbon 12.00etatik aurrera. Bertan bost kirolari neurtuko dira. Hauek dira 50 kiloko txingak esku banatan hartu eta lanean nor baino nor arituko direnak: Larrazabal, Hierro, Bilbao, Agirregabiria eta Urresti. Hierro eta Agirregabiria izango dira txapela janzteko faborito nagusiak.
Bestetik, ez da ahaztu behar jaialdi berean izango dela harri-zulatzaileen Ligako jardunaldia ere, talde guztiekin. Gainerako saio guztiak erakustaldi moduan izango dira, ez baitago inolako torneorik.
|