- San Miguel Liga
TKEko ontziek Orioko Ikurrina dute jokoan
·Etxeko taldea eta Hondarribia dira faborito nagusiak, baina Castro, Pedreña eta Urdaibai ahaztu barik
DONOSTIA
Azken egun hauek polemika handikoak izan dira, baina arraunean, nahi baino gehiagotan halakoak gertatzen badira ere, lehia da zaleek gustukoen dutena. Joan den asteburuan Zarauzko Estropadetan gertatutakoa ikusi besterik ez dago. Zorionez, asteburu hau ere estropadez beteta izango dugu, eta protagonismoa talde bateko zein besteko arraunlariek izan beharko lukete. Hala, Traineruen Kluben Elkartea (TKE) osatzen duten hamabi ontziek hitzordu bi izango dituzte; aurrena, gaur, eta bigarrena, bihar. Orioko XVI. Ikurrina izango dute jokoan gaur 17.00etatik aurrera San Miguel Ligan parte hartzen ari diren traineruek. Denboraldiko hamahirugarren estropada puntuagarria izango da, eta bertan gertatzen denak berebiziko garrantzia izango du. Izan ere, proba horren ostean sei estropada baino ez dira geratuko TKEko denboraldiari amaiera emateko. Laredo Urcabal, Pasai Donibane Iberdrola, Zumaia Altuna y Uria eta Mecos Mondariz taldeek emango diote hasiera estropadari. Ondoren, Zarautz Inmobiliaria Orio, Arkote, Urdaibai Umpro Isabel eta Cabo da Cruz arituko dira bigarren txandan. Azkenik, probari amaiera emateko, Pedreña, Candy Orio GrupoEibar, Castro eta Hondarribia Pasquier izango dira ohorezko txandan. Lehia polita aurrez ikusten da, batez ere joan den asteburuan Zarautzen ikusitako ikuskizun zirraragarriaren ostean. Ohi bezala, San Miguel Ligako liderra, Hondarribia, garaipena eskuratzeko faborito nagusia da, bera baita orain arte erregulartasun handiena erakutsi duen taldea. Etxean arituko den ontzia, San Nikolas, bere Ikurrina eskuratzeko lehia horretan sartuko da ziur aski, Castroko La Marinerarekin batera. Hala ere, ezin daitezke ahaztu Pedreña eta Urdaibai. Joseba Fernandezen mutilek eta Patxi Bilbaorenek garaipen bana lortu dute aurten, eta goian egoteko borrokan egoteko gai direla erakutsi dute. Arkote eta Zarautz ere ezustekoa ematen saiatuko dira. Acuerdo entre la Vasca y la ACT para el
arbitraje de sus regatas
A falta de la firma, la ACT y la Federación Vasca de Remo cerraron ayer el convenio para el arbitraje de las regatas del próximo año de la Liga San Miguel. Así, la próxima temporada todos los árbitros de la ACT estarán en posesión de la licencia federativa. Además, se espera que para octubre se pueda formar el Colegio Vasco de Arbitros. -
|