Bi urteko ume bat zendu da meningitisaren ondorioz
BAIONA
Angelun oporretan zegoen bi urteko neskatxa bat zendu da meningitis eritasunaren ondorioz Baionako erietxe nagusian. Berria atzo ezagutarazi bazuten ere, gertakaria joan den ostegunean pasatu zen. Erietxeko arduradunek jakinarazi zutenaren arabera, meningitis mota berezia zeukan eta berehala zendu zen.
Neskatxa Nievre Estatu frantseseko eskualdekoa zen, eta gaixotasuna izan bezain laster familiak artatu zuen. Erietxeko arduradunek adierazi zutenez, eritasuna ez zuen Angelun harrapatu.
Bestetik, 52 urteko emazte bat Baionako ospitalera eraman dute meningitis gaixotasunarengatik. Bi kasuen artean inolako loturarik ez dagoela argitu zuten ospitaleko arduradunek. Azken emakume hori larri zegoela baina egonkortu zutela jakinarazi zuten.
|