GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-31
Irailaren 12an izanen da AHTren informazio bilera

BAIONA

Abiadura Handiko Trenari buruzko eztabaida publikoa atzo abiarazi zuten ofizialki. Baionako Marengo karrikan jarri duten bulegoak hilabete darama irekia eta laurehun bat lagunen bisita izan badu ere, atzo abiatu zuten lau hilabeteko eztabaida.

Lapurdiri dagokionez, lehen informazio bilera ondoko irailaren 12an eginen dute Baionako elkarteen etxean. «Eztabaida publikoa hainbat mailatan eginen dute. Alde batetik, RFF erakundeak kaleratu duen oinarrizko txostena informazio gisa ahal bezainbat etxetan banatu dute. Eta, zabaltze horrekin batera, hainbat bilkura antolatu dituzte», argitu zuten ekimenaren bultzatzaileek. Horiek horrela, mahai gainean jarriko dituzten gaien artean Abiadura Handiko bidea eraikitzearen beharra aipatuko zutela argitu zuten.

Horrekin batera, beste hamar bat bilkura publiko ere eginen dituzte Akitania eskualde osoan. Christian Maudet RFF erakundeko arduraduna bertan zegoela-eta, azken proiektua finkatzeko orduan eztabaidan erranak izan direnak kontuan hartuko zituztela nabarmendu zuen. «Oinarrizko txostenean hiru bide finkatu ditugu. Hala ere, horrek ez du erran nahi proiektua horretara mugatua dagoenik. Baliteke, geroan, laugarren aukera bat izatea», gehitu zuen.

«Eztabaida horretan aterako diren aholkuen arabera aztertuko dugu», esan zuen. 2007ko maiatzaren eta ekainaren artean RFFk azken proiektua kaleratu beharko luke.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna acusa al PSOE de «chantajear» a los presos para condicionar el proceso
Mundua
Al-Assad y Chávez hacen causa común contra la hegemonía de Estados Unidos
Mundua
84 migrantes mueren camino de las islas Canarias
Kultura
Naguib Mahfuz, el mayor cronista de Egipto contemporáneo, muere a los 95 ańos
Jendartea
2x3 bidearen aurka egitasmoa kaleratu du Lurra Zainek
Ekonomia
Un déficit de mantenimiento causa un grave accidente en Tubacex
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss