GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-31
Plentziako jaiak
Irailak udako jai giroa hozten ez duela erakutsiko dute Plentziako jaiek
Iraileko haize freskoa gogor astintzen hasi bada ere, ez dauka indar nahikorik airean dagoen udako jai giroa makurtzeko. Gaur bostetan hasi behar duten Plentziako San Antolin jaietan, zortzi egunez giroa alaitzen izango diren ekitaldi asko izango da, eta aurtengo berritasuna Gontzal Mendibilek zapatuan emango duen kontzertua da.

PLENTZIA

Uda bukatzear dago; ez, ordea, jaiak. Sinesten ez duenak Plentziara joan besterik ez dauka hastear dauden jaien testigu izateko. Izan ere, gaur arratsaldeko bostetan ekingo diote ondo pasatzearen zereginari, eta jaiei hasiera emateaz ontziolan izango den elkarretaratzea arduratuko da.

Tradizioak pisu handia izaten du herrietako jaietan. Horregatik, zortzi egunez iraungo duten festa hauei hasiera emateko, Andra Marira urtero egiten duten martxa abiatuko da. Seietan, bertara joandakoei txorizoa, edariak eta ardoa eskainiko diete. Horrekin batera, musikak ere lekua izango du, txistularien animazioak eta fanfarrearen graziak gidatuta, eta hori guztia Antolintxuri egingo dioten harrera ahaztu barik, noski.

Egunero hamarretan izango den txupinazoaz eta txistulari eta buruhandiekin egingo duten kalejiraz gain, kirolak ere lekua izango du, ostiralean Antolintxuko pilota finala jokatuko baitute. Horrekin batera, lehiaketek ere pisu handia izango dute aurtengo Plentziako jaietan. Izan ere, irailaren hiruan izan behar den marmitako txapelketa ahaztu barik, Udalak 114 urte betetzen dituen Nekazaritza eta Abeltzaintza lehiaketa nabarmendu nahi izan du. Jaiek adin kontuetan diskriminaziorik egiten ez dutenez gero, haurrentzako ekintzak ere prestatu dituzte; besteren artean, haur parkea, playbacka, herri yoyoa eta mozorroak izango dituzte herritarrek.

Musika jaiaren sinonimo izaten da da askotan, eta Plentzian ondo dakitenez hori, kontzertuak ez dira falta izango. Aurtengo berritasunen artean, Gontzal Mendibilek zapatuan 23.30ean kontzertua emango du pilotalekuan. Jaiak noiz hasiko zain igarotzen dugun denbora luzeegia egiten zaigu; laburregia, ordea, horietaz gozatzen pasatzen duguna. Plentzian, baina, ez dute halako egoerarik bizi behar. Izan ere, bost egunez jai giroan bete-betean sartuta egon eta gero, oraindik indarrei eusten dienak beste hiru egun izango ditu hori erakusteko, irailaren zazpitik bederatzira San Antolin jaien errepikapena egiten baitute.

Luzapen horretako parte diren egun horietan, zapatuan pintura lehiaketa izango da eta egun berean herri bazkari egingo dutela ez da ahaztu behar.

Aste horretan ere, musika ez da falta izango, ostegunean zortzi eta erdietan izango baita kontzertu lirikoa parrokian. Artisautza gogoko duenak bertara joatea dauka zapatuan; bertan egongo den azokaz gozatu nahi badu, behintzat.

Halaber, kirolzaleek ere zer gozatu izango dute, zapatuan bi saio izango dituzte-eta. Alde batetik, arratsaldeko bost eta erdietan igerian egingo den Plentziako zubiak izeneko bosgarrren ibilbidea egingo dute eta, beste alde batetik, gaueko hamarretan frontoian pilota partidak izango dira. Titin III.a Eulateren aurka lehiatuko da eta Xala eta Goñi aurrez aurre izango dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna acusa al PSOE de «chantajear» a los presos para condicionar el proceso
Mundua
Al-Assad y Chávez hacen causa común contra la hegemonía de Estados Unidos
Mundua
84 migrantes mueren camino de las islas Canarias
Kultura
Naguib Mahfuz, el mayor cronista de Egipto contemporáneo, muere a los 95 años
Jendartea
2x3 bidearen aurka egitasmoa kaleratu du Lurra Zainek
Ekonomia
Un déficit de mantenimiento causa un grave accidente en Tubacex
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss