GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-31
Sakanan hildakoak omenduko dituzte igandean Otsoportillon
1936an Sakanan fusilatu eta Urbasako leizeetara jaurti zituztenak omenduko ditu, urtero bezala, Etxarri-Aranazko Udalak igandean Otsoportillon. Era berean, Euskal Herriaren askatasunaren alde Franco hil ondoren hildakoak ere gogoan hartuko dituzte. Gaur egun Euskal Herriak aldaketarako beste aukera bat duela nabarmendu nahi izan zuten.

ETXARRI-ARANATZ

1936an Sakanan fusilatuak omenduko ditu Udalak, urtero bezala, Etxarri-Aranazko Otsoportilloko leizean igande honetan 12.30etik aurrera. Horrekin batera, «Euskal Herri aske eta sozialista baten alde borrokatzeagatik bizitza eman duten» sakandarrak ere gogoratuko dituzte 36koekin batera.

Etxarri-Aranazko alkate Juan Bautista Mariñelarena, hain- bat zinegotzi, 1936an fusila- tu zuten Bittor Urkijo altsa- suarraren biloba Xabier Urki-jo eta Muxi Mariñelarena es-petxean hildako Peio Mariñelarena presoaren arreba izan ziren atzo udaletxean egin zuten aurkezpenean.

Aurten 36ko sarraskiaren 70. urtemuga betetzen dela-eta, «gertakizun haiek gogoratzeko eta inoiz ez errepikatzeko aukera ezin hobea» dela nabarmendu zuen Iñigo Mundiñano zinegotziak.

Aldaketa sozialaren aldekoak

Hil eta Urbasako leizeetara jaurtiki zituztenak «demokraziaren, askatasunaren eta justizia sozialaren aldeko ideiak defendatzeagatik erail» zituztela esan zuten. Horien artean, sindikalistak, zinegotziak, alkateak, abertzaleak, euskaltzaleak eta maisu eta irakasle aurrerakoiak zeuden.

«Errepresioak helburu politiko argi bat zuen: izua barreiatzea herritar xumeen interesen araberako aldaketapolitikoa behin betiko eragozteko», gaineratu zuten.

Franco hil zenetik ere dozenaka herritar hil dituztela gogoratu ondoren, egun «Euskal Herriaren ukazioa, zatiketa eta eskubideen zapalketaren aroa atzean uzteko» aukera ezin hobea dagoela nabarmendu zuen Mundiñanok.

Horregatik, Otsoportilloko leizean igandean izango den ekitaldia «Frankismoaren aurrean... autodeterminazioa» lelopean egingo dute, Tuteran eta Sartagudan ezker abertza-leak antolaturiko ekitaldietan bezalaxe.

«Etorkizuna Euskal Herriaren eta euskal herritar guztien eskubideen aitorpenaren gainean eraiki behar dugu», gaineratu zuten antolatzaileek.



Piden implicación al alcalde de Agoitz

AGOITZ

Al cumplirse 70 años del fusilamiento de 18 personas en Agoitz, la Asociación de Familiares de Fusilados de Nafarroa ha organizado un acto para el próximo 23 de setiembre, a partir de las 11.30, ante la lápida en recuerdo de estas personas que se encuentra en el cementerio, donde se realizará una ofrenda floral y se bailará un aurresku.

Junto a ello, esa asociación reclamó al Ayuntamiento de Agoitz que «se implique decididamente en este homenaje, simplemente por sensibilidad». Y es que, según recordó, uno de los 18 fusilados era el alcalde de la localidad en 1936.

Por ello, ha presentado una moción en el Registro Municipal en la que solicita que el Consistorio agoiz-tarra coloque una placa en homenaje a los 18 vecinos fusilados y que la sala de plenos pase a llamarse «Sala de la Memoria Histórica Aurelio León».

José Antonio Arlegui, uno de los pro-motores de esta iniciativa, explicó que «queremos reconocer y homenajear la memoria de esos dieciocho vecinos de Aoiz que fueron asesinados sin nada que lo justifique».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna acusa al PSOE de «chantajear» a los presos para condicionar el proceso
Mundua
Al-Assad y Chávez hacen causa común contra la hegemonía de Estados Unidos
Mundua
84 migrantes mueren camino de las islas Canarias
Kultura
Naguib Mahfuz, el mayor cronista de Egipto contemporáneo, muere a los 95 años
Jendartea
2x3 bidearen aurka egitasmoa kaleratu du Lurra Zainek
Ekonomia
Un déficit de mantenimiento causa un grave accidente en Tubacex
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss