Batzarreren ustez, PSOEren legea «aurrerapausoa» da baina «eskasa»
IRUÑEA
PSOEren Gobernuak prestatu duen Memoria Historikoaren lege egitasmoa begi onez ikusten du Batzarrek, «nahiz eta beranduegi heldu». Alde batetik, elementu positiboak ikusten ditu Batzarrek egitasmo horretan: «Hildakoak eta errepresialutuak aitortzea, Nazioarteko Brigadetako kideek egin zuten lana aitortzea, errepresioa jasan zutenentza- ko laguntza ekonomikoak, ‘frankismoaren esklabuak’ izandakoak aitortzea eta haiei diru sariak ematea, Estatuaren eraikinetan dauden ikur frankistak ezabatzea, Erorien Haranean diktadura goraipatzea debeka- tzea, eta abar». Halere, Batzarrek gabe-zia larriak ikusi ditu PSOEk bultzatu duen lege egitas-moan. Alde horretatik, kontuan izan beharreko hiru irizpide alboratu dituztela salatu zuen. Alde batetik, 1936ko uztailekokolpe militarrak suntsitu zuen sistema errepublikarra garai hartako demokra- ziarik aurreratuenen mailan zegoela aldarrikatzea nahi du Batzarrek.
«Frankismoa, arbuiagarria»
Horrekin batera, Francisco Francok zuzendutako kolpe militarrak eratu zuen diktadura erregimen «erabat arbuiagarria» dela aldarrikatzea nahi du Batzarrek. «As- katasuna debekatu eta jazarri zuen, konpromiso demokratikoa zuten pertsonen aurkako krimenak egin zituen eta oinarrizko eskubide demokratikoak eta giza eskubideak etengabe urratu zituen», adierazi du.Horrezaz gainera, bi aldeek giza eskubideak urratu zituztela aipatzea nahi du Batzarrek. Horrekin batera, frankismoan izan ziren gerra kontseilua eta epaiketak bertan behera utzi ez izana «izugarrizko akatsa» dela adierazi zuen Batzarrek. «Gutxieneko segurtasun juridikoa bermatzen ez zuen sistema arbuiagarria izan zela onar- tzen badugu, bertan behera utzi behar dira epaiketa guztiak», esan du. Horiek hala, atal hau guztia «behin betiko ixteko» eskatu zion Batzarrek Gobernu espainolari, modu horre- tan gauzak «ongi egin ahal izateko». «Memoria eta oroitzapena nahi dugu, ez ahaz- mena», nabarmendu zuen alderdi horrek.
|