GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-08-31
- Athletic
Garmendia: «Bizitza osoan itxaron dudan unea izan zen igandekoa»

BILBO

Txikitatik izan duen ametsa bete zuen igandean Joseba Garmendiak. Felix Sarriugartek Realaren aurka azken ordu laurdena jokatzeko aukera eman zion, eta basauriarrak lehen minutuak izan zituen Lehen Mailan. Nahiz eta azken unean donostiarrek erdietsitako berdinketak zapore gazi-gozoa utzi zion, Garmendiak «bizitza osoan itxaron» izan duen unea heldu izanak zoriontasunez bete zuela aitortu zuen. «Egun berezia izan zen niretzat, nahiz eta taldearentzat ez zen hain ona izan. Gauza asko gertatu ziren denbora laburrean», adierazi zuen Garmendiak.

«Nahiz eta gaztea izan, Lezaman egoteak lan handia adierazten du. Ikasketak futbolarekin batera eraman behar ditut eta beste gazte batzuek alboratu behar ez dituzten gauzei uko egin behar izaten diet. Egunero lan egin dut une hori heltzeko, eta azkenean igandean heldu zen», gaineratu zuen.

Hamar urte daramatza Athleticen harrobian, eta aurten heldu da lehen taldera. 20 urte besterik ez du eta iaz 11 gol egin zituen Bilbao Athleticen 22 partidetan, lesioak zirela-eta norgehiagoka asko galdu baitzituen. Sarriugarterekin lotura handia du, azken bost urteetatik lauretan bere entrenatzailea izan baita. Horregatik, ziur dago emaitza onak lortuko dituela talde zuri-gorriak zaldibartarra aulkian egonda.

Zortzia eramango du bizkarrean, eta igandean azken hamalau denboraldietan zenbaki hori eraman duen jokalariari omenaldia egin zioten, Julen Guerrerori. «Txikitatik izan dut gogoko, eta haren agurraren omenaldian aulkian egon ahal izatea niretzat izugarria izan zen. Gainera, zortziarekin jokatu ahal izatea... deskriba ezina da. Partida hasi aurretik aldagelan nengoen, eta hitz egiteko aukera izan nuen. Ezin dut gehiagorik eskatu», azaldu zuen Basauriko gazteak.

Ustaritz, «harrituta»

Garmendiarentzat ahaztezina izan zen; Ustaritzek, aldiz, ahalik eta arinena gainditu nahi izango du deialditik at geratu baitzen. Nahiz eta hasiberria izan, Abadiñokoak sekulako maila erakutsi zuen iaz Ligaren azken txanpan. Horregatik, Sarriugarteren erabakiak harritu zuela aitortu zuen. Hala ere, toki bat lortzeko borrokatuko dela adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna acusa al PSOE de «chantajear» a los presos para condicionar el proceso
Mundua
Al-Assad y Chávez hacen causa común contra la hegemonía de Estados Unidos
Mundua
84 migrantes mueren camino de las islas Canarias
Kultura
Naguib Mahfuz, el mayor cronista de Egipto contemporáneo, muere a los 95 años
Jendartea
2x3 bidearen aurka egitasmoa kaleratu du Lurra Zainek
Ekonomia
Un déficit de mantenimiento causa un grave accidente en Tubacex
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss