GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-09-11
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Joan dira

Oporrak bukatu dira eta sasoiaren bilanaren egitero tenorea heldu da. Dirua? Dudarik gabe dirua geldituko zen nonbait. Honenbeste auto, trafiko eta lerrokatze ikusi ondoren, bederen gasolindegietan, supermerkatuetan sosa utziko zuten. Kanpinak ere beteko ziren karrikak bezala, baina bertako jende xumearentzat aberastasun zerbait gelditu al da? Bertako ekoizleek zerbait bilduko zuten baina aski al da urte osoan horretaz bizitzeko? Hori ez da aldatzen, urteetan erran dugu turismoaz soilik ez gaitezkeela bizi. Alta, beste norabiderik aztertzeak oso zaila dirudi.

Sindikalista batek irail hastapenetik sekulako deiak jasotzen dituela sasoilarien aldetik jakinarazi zidan. Izan ere, gazte anitzek udako lana baliatzen baitute urterako sos pizar baten biltzeko, baina enpresari askok egoera baliatzen dute, lan baldintza txarrak edo oren gehigarriak ordaindu ez, edo gazteen disponibilitate osoa eskatu, alegia lan baldintza txarrenen onartzeko prest egon behar dutela gazteek udako lanetan. Hau da turismoak sortzen duena, bi hilabeteko lana urtean zehar langabezian egoteko. Turistek ikusten al dute hori?

Gehienak joan dira eta bigarren etxeen kopuruaz jabetzen gara. Uda honetan Lekeitioko gazteek instituzioak ohartarazi nahi izan dituzte haien herrian egoera bera gertatzen ari zela, etxebizitzarik eza bertako biztanleentzat. Hemen urteak dira egoera honetan gaudela eta ez da arrastarik gertatzen. Herri batzuetan biztanleria hamar aldiz biderkatzen da. Beraz, turismoaren ondorioa begien bistan dugu, enpresa handien eskuetan gelditzen den kanpotik antolatutako turismo erreserba fenomeno jasangaitza gero eta gehiago hedatzen ari da eta borrokatzen oso zaila bihurtu da. Alta, ageri da Hegoaldean turismoa indartzen joaten dela. Oriorako atsegin portua pentsatua dela ere iragartzen da. Kostalde honetan arrantzaleentzat porturik geldituko al da?

Joan dira, baina mahai gainean erantzunik gabeko betiko galderak ditugu. Herria eraiki zion Imazek EAJren batzoki berriaren irekitzean. EAJk beste mailako apustua beharko du egin Ipar Euskal Herrian benetan herria eraiki nahi bada. Ez da aski izanen UMPrekiko harremana zaintzea, beste mota bateko inbertsioak beharko dira. Batzokia itxurarako inbertsioa izan daiteke.Turistek oso herri polita dela diote; haatik, egun batzuk pasa eta berriz ere etxera itzultzen dira eta ahanzten dute hau Euskal Herria dela.

Joan dira, ez dute emaztea gutiesten duen alardea ikusiko, ez dute Iñaki de Juana sostengatzeko euskal poliziak zapaldutako protestaldian zauritutako gaztea entzunen. Herri hau ere ez da soilik edertasunez josia. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Cerca de 250 niños saharauis se quedan tirados en el aeropuerto de Loiu
Euskal Herria
Amnistia eta errepresaliatuak itzultzeko eskatu dute Donostian
Mundua
EEUU conmemora los ataques en medio del fracaso de su política en Irak y Afganistán
Kultura
El fuerte de la Galea, rescatado de la basura y la maleza, vuelve a vigilar el Abra
Kultura
Arrakasta biribila izan zuen makinaren eta dantzariaren arteko elkarrizketak
Kirolak
Un cúmulo de sensaciones negativas
Kirolak
La lógica se impone en Anoeta
Kirolak
Castro se impone en La Concha pulverizando todos los récords
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss