DONOSTIA
Estropadak bukatuta eta eguraldia lagun, lau mila pertsona inguruk, GARAk eginiko zenbaketaren arabera, manifestazioa egin zuten atzo Donostian «Euskal Herriak askatasuna, preso eta iheslariek amnistia» lelopean. Ibilbidean, amnistiaren eta Iñaki de Juana kaleratzearen aldeko oihuak entzun ahal izan ziren. Gaur, 36 egun beteko ditu gose-greban preso politikoak. Mobilizazioa amaitzeko eginiko ekitaldian, amnistiaren aldeko mugimenduak gogor kritikatu zuen Gobernu espainolaren eta PSOEren jarrera. Euskal preso politikoak «trukerako txanpon gisa» eta «xantaia egiteko» erabiltzen dituztela nabarmendu zuen.
Hala, gaur egun, «hamasei euskal herritar bahituta» daudela gogorarazi zuen Askatasuneko kide Joxean Agirrek. «Nahiz eta zigorra beteta izan edo gaixotasun sendaezinak izan, kartzelan mantentzen dituzte», azaldu zuen. Adibide horietako bat De Juana da. «Ia hogei urte espetxean egon eta gero, baraurik defendatu behar du Iñakik bere askatasun eskubidea», adierazi zuen.
«Euskal herritarrak edozein unetan eta edozein arrazoirengatik joan gaitezke preso. Hori badakigu, baina ez dakigu noiz eskuratuko dugun askatasuna, zigorra beteta izan arren», salatu zuen. Estatu espainoleko eta frantseseko kartzelak hizpide hartuta, «heriotza itxarongelak» direla nabarmendu zuen.
Esandakoaren haritik, epaile, legegile eta espetxe-funtzionarioak «askatasunarenborreroak» direla adierazi zuen. Espetxe politika, salbuespenezko auzitegia, komunikabideen kanpaina eta politikari askoren hipokrisia sintonia berean daudela gaineratu zuen.
Su-etena iragarri zutenetik ia sei hilabete igaro direnean, EPPK «gupidagabe kolpatzen jarraitzen» dutela agerian utzi zuen. Hala, PSOE «oso bide oker» eta «arriskutsutik» doala ohartarazi zuen Agirrek.
«Gatazka gainditzeko gako politikoak ez dira udan hedabideek filtratu dituztenak; ez da Batasunaren legalizazioa ezta hainbat eta hainbat presoren alegiazko hurbilketa ere. Prozesu demokratikoa sendotzeko zutabeak gatazkaren muinean daude, eta esaldi bakarrean laburbil daitezke: askatasunez euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatu, errepresiorik gabe, herritar guztien eskubideak bermatuta eta guk erabakitzen duguna begirunez onartuta», zehaztu zuen.
Jose Luis Rodriguez Zapaterori eta Dominique de Villepeni zuzenduta zera esan zuen: «Zuen arazoa ez dira errepresaliatuak edo ezker abertzalea, Euskal Herria baizik, eta korapiloa askatzeko badakizue zer egin: gerra politika baztertu». «Dena den, inozoa izango litzateke konponbidea gauzatzea estatuen esku dagoela pentsatzea, mendean hartu eta garaitu nahi gaituzte-eta», ohartarazi zuen.
Horregatik, atzoko mobilizazioaren eta tankerakoen garrantzia nabarmendu zuen. «Amnistia Euskal Herri osoaren askatasuna da. Preso eta iheslariak itzulita, askatasun demokratiko guztiak lortuko ditugu», laburbildu zuen.
«Ibarretxe, Imaz, Balza son la vergüenza de este
país»
Askatasuna pidió «un fuerte aplauso» para los amigos de Iñaki de Juana que el sábado fueron golpeados por la Ertzaintza mientras hacían una sentada en el Bulevard para exigir su libertad. La actuación policial se saldó con varios heridos. Uno de ellos será operado hoy al sufrir rotura cúbito y a otro le tuvieron que dar puntos en el paladar. Ante lo ocurrido, Askatasuna subrayó que «Ibarretxe, Imaz, Balza, son la vergüenza de este país. Pero, no nos sacarán de la calle». Para el sábado, han convocado protestas en todos los herrialdes porque «no podemos fallarle a De Juana ni al resto de presos». -