GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-09-11
Mikel Aramendi
Galderak eta erantzunak

Besterik egiten ez asmatzea izaten da gehienetan galdera topikoen zergatia eta, bidenabar, haien ondorioz jasotzen diren erantzun errepikakorren sorburua. Baina beste batzuetan, itaun hobeagoen erantzunarekin topo egin nahi eza ere susma liteke halakoetan.

Egunotako galdera topikoena, noski, «zer aldarazi zuen munduan irailaren 11koak?» da, urteurrenaren epelean. Eta are topikoagoak dira erantzunak, nik aurkitu ahal izan ditudanak behintzat. Abagune berbera aprobetxatuz, ordea, bada inori entzun ez diodan bat, nahiz eta Polonian asteburuan egin duten goi bilkuraren inguruan, demagun, zuzena ez ezik ezinbestekoa zen: zer aldatu da NATOrentzat bost urte hauetan? Erantzunarekin topo ez egitearren bazter ematen diren galdera horietakoa dirudi.

2001eko irailaren 12an, bezperako zirrarak eragindako noraezean, bere sortzezko itunaren 5. artikulua, bazkideetako batek eraso militarra jasandakoan gainerakoek zor dioten laguntasuna arautzen duena, aktibatu zuen NATOk lehen aldiz 52 urteko historian. Erabaki haren kimu zuzena izan zen bi hilabete geroago Estatu Batuek Afganistan eraso zutenean Aliantzako beste kideek eman zioten laguntza zuzen eta aktiboa. 2003ko otsailean, ordea, bazkide europar nagusienetako batzuek muzin egin zioten Iraken aurkako erasoan urrats berbera errepikatzeari; eta ukazio haren ordaina izan zen, funtsean, 2003ko abuztuan Afganistanerako ISAF deitu indarra sortzea NATOren baitan. «Ordain» tasun horren adibiderik lotsagabeena izan zen, handik urtebetera, Zapaterok egin zuena, Diwaniatik kendutakoak Heratera bidali zituenean. Gehienbat alemaniar, kanadar, herbeheretar, turkiar, espainiar, frantziar, belgikar eta italiarrez osatutako ISAF indarra aurtengo abuztuaz geroztik, Afganistan osora hedatu daŠ talibanen eta haien aliatuen ofentsiba gogor eta iraunkorrenari aurre egin nahi eta ezinean. Jasandako bajen kopurua ziztu bizian hazten ari da, eta aditu europarrak, Afganistango eszenategia Irakekoa baino okerragoa izan daitekeela ohartuta, hasi dira sobietar armadaren aurrekaria gogoratzen (gazteenak) edota Diem Bien Phu aipatzen (zaharragoak).

Eta bitartean, azken bi urte hauetan norberaren herrialdearen segurtasunerako NATOren garrantziaren sentipena ia 15 puntu jaitsi da Alemanian, 10 puntu Turkian, 8 Erresuma Batuan, Italian eta Polonian... -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Cerca de 250 niños saharauis se quedan tirados en el aeropuerto de Loiu
Euskal Herria
Amnistia eta errepresaliatuak itzultzeko eskatu dute Donostian
Mundua
EEUU conmemora los ataques en medio del fracaso de su política en Irak y Afganistán
Kultura
El fuerte de la Galea, rescatado de la basura y la maleza, vuelve a vigilar el Abra
Kultura
Arrakasta biribila izan zuen makinaren eta dantzariaren arteko elkarrizketak
Kirolak
Un cúmulo de sensaciones negativas
Kirolak
La lógica se impone en Anoeta
Kirolak
Castro se impone en La Concha pulverizando todos los récords
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss