GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-11
Sakelako telefonoen eta motorren kontrol kanpaina abiatu dute
Gidarien artean segurtasunerako joera indartzeko asmoz, gaur hasi eta hurrengo bi asteetan, gidarien artean sakelako telefonoaren erabileraren eta motorren kontrolak egingo dituztela jakinarazi du Lakuako Barne Sailak. Ezkutupeko ertzainak egongo direla zehaztu du, eta, oinarrian, gidatzen den artean sakelako telefonoa erabiltzea zigortuko dute. Motorretan, burua babesteko kaskoaren erabileran eta motorraren dokumentazioan eta egoeran jarriko dute arreta.

DONOSTIA

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bi zirkulazio kanpaina abiatuko dituzte gaur; lehena, gidarien artean sakelako telefonoaren erabilera kontrolatzeko, eta bigarrena, motorrei zuzendurikoa. Biek bi asteko iraupena izango dute eta, Lakuako Barne Sailak adierazi zuenaren arabera, helburu nagusia gidarien artean segurtasunerako joera indartzea izango da.

Sakelako telefonoaren erabilera kontrolatuko duen kanpainaren gainean, ezkutatutako ertzainak egongo direla azaldu zuen, eta haien zeregina gidatzen doazen artean sakelako telefonoa erabiltzen dutenei isunak jartzea izango dela agertu zuen. Otsailean kanpaina berbera egin zuen, eta Ertzaintzak ezarritako 267 kontroletan 264 salaketa bideratu zituela adierazi zuen Lakuak. Urtean, aldiz, 1.500 salaketa jartzen ditu arrazoi horrengatik.

Kontrol kanpaina horren helburua arreta eskasiagatik errepideetan gerta daitezkeen istripuen kopurua murriztea dela ziurtatu zuen, eta horren gaineko zenbait datu eman zituen. Besteren artean, gidatzen den artean sakelako telefonoa erabiltzeak bederatzi aldiz biderkatzen du istripua izateko aukera; gidariak zirkulazio seina- leen erdiak ez ditu ikusten eta 100 metroan kontrolik gabe gidatzea eragin dezake (120 kilometro orduko abiaduran).

Era berean, Gasteizko Gobernuak 2005 urtean egindako inkesta baten arabera, lau pertsonatik batek onartu egiten du autoa gidatzen doan artean sakelako telefonoa erabiltzen duela edo inoiz erabili izan duela. Horietatik %15ek, ordea, esku libreko telefonoa erabiltzen dutela ziurtatzen dute, eta %27k uste dute sistema horrek segurtasun osoz gidatzea adierazten duela. Hala ere, gidarien %79k pentsatzen dute sakelako telefonoa erabiltzeak arreta murriztea eragiten duela.

Motorren kontrolak herrietan

Motorren zirkulazio kanpainari dagokionez, Lakuak azaldu zuen herrietako eta herri arteko errepideetan ezarriko dituztela kontrolak, eta xedea bide horietan gertatzen diren istripuak eta horien larritasuna murriztea izango dela esan zuen.

Kanpaina horretan, burua babesteko kaskoa jartzea garrantzitsua dela nabarmendu eta hura erabiltzea indartzeko helburua dagoela azaldu zuen Lakuak. Kanpaina horretako kontrolak egitea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren esku geratuko dela zehaztu zuen.

Kaskoa ez daramaten gidariei isuna jartzeaz gainera, motorraren dokumentazioaren kontrola ere egingo dutela agertu zuen. Era berean, motorrek egiten duten zarataren neurketak eta ibilgailuen egoeraren azterketak ere egingo dituztela gaineratu zuen.

Iaz Gasteizko Gobernuak kaleratutako datuen arabera, istripua izan edota istripuren batean nahasiak izan ziren motorretako gidarien %96k zeramaten burua babesteko kaskoa, eta aurtengo helburuen artean ehuneko hori %97raino eramatea izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Cerca de 250 niños saharauis se quedan tirados en el aeropuerto de Loiu
Euskal Herria
Amnistia eta errepresaliatuak itzultzeko eskatu dute Donostian
Mundua
EEUU conmemora los ataques en medio del fracaso de su política en Irak y Afganistán
Kultura
El fuerte de la Galea, rescatado de la basura y la maleza, vuelve a vigilar el Abra
Kultura
Arrakasta biribila izan zuen makinaren eta dantzariaren arteko elkarrizketak
Kirolak
Un cúmulo de sensaciones negativas
Kirolak
La lógica se impone en Anoeta
Kirolak
Castro se impone en La Concha pulverizando todos los récords
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss