GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-11
GARA
Naziengandik ihesean bidasoan
Dedee de Jongh belgikarrak martxan jarri zuen CometeSareari esker, 227lagunek naziengandikihes egin zutenBigarren MunduGerran. Ibilbide horretaneuskaldunek zeresanhandia izan zuten.Bukatu berri denasteburu honetanomendu dituzte Lapurdin etaGipuzkoan; urteaskoan erdi ezkutuanizan den historia da.

Memoria historikoa delakoaren gainean ekitaldi ugari egiten ari dira azken hilabeteotan, 1936an izandako kolpe faxistak Euskal Herrian izan zuen eragina gogorarazteko.

Hala, asteburu honetan faxismoaren aurka aritu ziren euskal herritar batzuen lana eta konpromisoa gogorarazi dute berriro ere. Horiek, ordea, ez zeuden Francoren kontra, XX. mendeko 40ko hamarkadaren hasieran ia Europa osoa kontrolpean zuen Hitlerren Alemania naziaren aurka baizik; Bigarren Mundu Gerran, alegia.

Comete Sareaz ari gara. Belgikan, Herbeheretan, Luxenburgon eta Alemanian bertan nazien aurka aritzen ziren hegazkinlari britainiarrak erreskatatzeko ardura zuen sare horrek. Hegazkinlariak erori ziren tokitik jaso; inguruan ezkutatu; zaindu; osatu; Estatu frantsesa, orduan alemaniarren kontrolpean zegoena, goitik behera ezkutuan zeharkatu; Euskal Herrira ekarri; Bidasoa ibaia gauez igaro eta Gibraltarren barrena berriro Britainia Handira itzultzen zituzten.

Hori zen Comete Sareak behin eta berriro egin zuen lana. Orotara, 227 pertsonari lagundu zieten nazien atzaparretatik ihesi egiten. Hegazkinlari britainiarrak ez ezik, aliatuen aldeko espioitza lanak egiten zituztenak edo Erresistentzia frantsesean aritzen zirenak ere bazeuden.

Euskal herrian geldialdia

Mendebaldeko Europa erdian zehar egiten zuten ihesaldi horretan EuskalHerriak ere izan zuen zeresanik. Lapurdin, Baiona, Angelu, Ziburu edo Urruña, eta Gipuzkoan, Irun, Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Donostia herriak zeuden ibilbidean. Britainia Handiko Gobernuak Bilbon zuen kontsulatuak ere ihesaldi horietan laguntzen zuen.

Euskal herritarrek ere parte hartu zuten nazien ihesean zetozenak babesten. Florentino Goikoetxea Hernanin jaio eta Lapurdin errefuxiatu zen mugalaria, Kattalin Agirre, Urruñako Bidegain Berri baserriko Frantxia Usandizaga, Hernaniko Osiñaga auzoko Otsuene Haundiko Tomas Anabitarte, Juan Manuel Larburu eta Martin Errazkin dira horietako batzuk.

Asteburu honetan Europako historiaren pasarte hura gogoratzen ari dira, Comete Sarearen Lagunak elkarteak antolaturiko ekimenetan. Ziburutik Oiartzunera egin duten martxa izan da ekitaldi nagusia, eta larunbat arratsaldean San Migel inguruan Bidasoa ibaia igaro zuten. Gero, Gipuzkoara sartu bezain laster, sardina-jana izan zuten bai Bigarren Mundu Gerran aritu zirenak bai horiek omentzera etorritakoak.

Comete Sarean parte hartu zutenei ere omenaldiak egin dizkiete. Ostiralean, Baionako Saint-Leon hilerrian Edouard eta Cyprienne Dassie gogoratu zituzten, eta larunbatean, Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxearen hilobian omenaldia egin zieten Zokoa-Ziburuko hilerrian.

Omenaldi ekitaldia

Larunbatean, Bidasoa ibaia pasatu zuten; atzo, berriz, Oiartzun inguruko mendietan barrena ibili ziren Comete Sareak duela 65 urte egiten zuen ibilbidea gogorarazteko. Erroilbideren magaletan barrena ibili ondoren, geldialdia egin zuten Sarobe baserrian tragoxka bat hartzeko, Comete Sarearen iheslariek aterpea aurkitzen zuten tokian.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, mugalari lanetan eta iheslariak laguntzen aritu ziren euskaldunek egin zuten lana txalotu zuten bai Ipar Euskal Herrian bai Estatu frantsesean eta Europako herrialdeetan.

Adibidez, Kattalin Agirreri etorbidea eskaini zioten Urruñan. Florentino Goikoetxea, berriz, 1980an hil zen, eta ordutik omenaldiak egin dizkiote ia urtero Ziburuko hilerrian. Baserrian, Estatu frantseseko, Belgikako edo Estatu Batuetako garaikurrak gordetzen zituen.

Hori bai, Florentino Goikoetxea gertutik ezagutu zutenek zera aipatzen dute: «Ez zuen dirurik jaso. Pobre jaio zen eta pobre hil zen. Inolako dirurik egin gabe».

Hego Euskal Herrian ez zen horrelakorik gertatu, ordea. Goikotxeak berak, hernaniarra izanik, Lapurdira ihesean joan behar izan zuen frankismoa indarrean zegoelako.

Azken urte hauek arte, Hego Euskal Herriko erakundeek ez dituzte kontuan izan. Existitzen ez ziren pertsonak ziren. Iaz, adibidez, Hernaniko Udalak Comete Sarearen gaineko mozio bat onartu zuen, eta gero eta lagun gehiagok aztertzen dute Euskal Herriaren eta Europaren historiaren zati hori.

Halere, Comete Sarea ez da jardun horretan Euskal Herrian aritu zen bakarra. Bidasoa inguruan Comete zegoen; Zuberoan eta Bearne inguruan, berriz, Orion izeneko sarea aritzen zen lan berean: naziengandik ihes egiten laguntzen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Cerca de 250 niños saharauis se quedan tirados en el aeropuerto de Loiu
Euskal Herria
Amnistia eta errepresaliatuak itzultzeko eskatu dute Donostian
Mundua
EEUU conmemora los ataques en medio del fracaso de su política en Irak y Afganistán
Kultura
El fuerte de la Galea, rescatado de la basura y la maleza, vuelve a vigilar el Abra
Kultura
Arrakasta biribila izan zuen makinaren eta dantzariaren arteko elkarrizketak
Kirolak
Un cúmulo de sensaciones negativas
Kirolak
La lógica se impone en Anoeta
Kirolak
Castro se impone en La Concha pulverizando todos los récords
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss