GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-09-14
AHT eta demokrazia kontzeptua

Ipar Euskal Herria eta Akitania zeharkatzeko asmoarekin abian jarri nahi duten AHT proiektuak zalantzak sortzen ditu. Zalantza horiek eta RFF Frantziako Burdinbide Sarea konpainiak aurkeztu dituen datuak hainbat gizarte eta politika eragilek jarri dituzte agerian. Izan ere, RFFk zenbait bilkura informatzailetara deitu ditu eragile horiek. Eta instituzioek, azken buruan, inoren iritzi edota ekarpenak kontuan izan gabe proiektua aurrera ateratzen saiatuko badira ere, ez dute errazegi izango ematen dizkieten argudioei jendearen aurrean erantzutea; Jean Grenet Baionako auzapezak eman zituen argudioen antzekoak ez badira, behintzat: AHT egin ezean «gure garapena itotzera kondenatzen dugu epe ertainera». Baieztapen hori eta gisakoak ondo azaldu eta frogatu beharko dizkiete sindikatuei, gizarte mugimenduei, hautetsiei eta bilkura horietan parte hartzen duen orori. Halaber, haien proposamenak entzun, gutxienik entzun beharko dituzte. Eta proiektatutako azpiegitura hori noren interesen mesedetan egingo duten.

Bilkura horiei ez zaie duten baino balio handiagorik eman behar, egia da, baina Euskal Herrian ez dira oharkabe gertatzen den kontua. AHT Euskal Herri osoa ukituko duen azpiegitura da, baina hiru administrazioren eta bi estaturen esparruan gauzatzekoa. Oro har, esan bezala, zalantza asko sorrarazten dituen proiektua da, bai Ipar Euskal Herrian bai Hego Euskal Herrian, baina Lapurdin gizarte eragileekiko bilerak abiatu dira eta hala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nola Nafarroan instituzioek ez dute beren baitakoa ez den inoren iritzi edo proposamenik entzun behar izan, Madrilgoa izan ezik, jakina. Hartara, AHT ez ezik, instituzioak sukarrak jota dituzten gainerako proiektu erraldoiak ere herritarrei inolako azalpenik eman gabe atera izan dituzte aurrera.

Egunotan Trenbide Sozialerako Sareak informazio kanpaina bat abiatu du. Proiektu ofizialak alternatibarik baduela erakutsi nahi du, alternatiba arrazionala, beharren araberakoa, ingurumena kaltetzen ez duena... eta gizartearen adostasuna bilatzen duena. Eta hortxe dago gakoa, baina gizartearen adostasuna demokraziaren baliabiderik oinarrizkoenaren bidez lortzen da: eztabaidaren bidez, proposamen guztiak aurrez aurre jarrita.

Funtsean dagoen arazoa, ordea, AHT edo azpiegitura erraldoiez harago doa. Demokrazia ulertzeko moduari dagokio. Praktika demokratikoari, alegia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss