GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-14
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
PSOEk indarrean duen espetxe politika gaitzetsi zuen atzo Ezker Abertzalea taldeak, eta azken hilabeteotan «gogorrago» bilakatu dutela salatu du. De Juana euskal presoa gose-greban dagoela kontuan hartuta, urgentziazko ez legezko proposamen bat aurkeztu zuen Gasteizko Legebiltzarrean. Jarrera har dezan bultzatu nahi du talde abertzaleak.

GASTEIZ

Ezker Abertzalea talde parlamentarioak urgentziazko ez legezko proposamen bat aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean, Iñaki de Juana gaur 39 egun gose-greban bete dituen euskal preso politikoa berehala askatzeko eskaera, Parlamentuak bere egin dezan. Gainera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren estatus politikoa aitortzeko eskatzen du aurkeztu berri duten mozioak, bai eta Lakuako Giza Eskubideen Batzordeak De Juanari «berehala bisita instituzional bat egiteko ere».

Ezker Abertzalea taldeko parlamentari Nekane Erauskinek, Julian Martinezek eta Itziar Basterrikak proposamena aurkeztu ostean salatu zuten urgentziazkoproposamena aurkeztu behar izan dutela espetxe politika gero eta gogorragoa dela kontuan izanda ­horren lekuko gisa De Juanaren egoera aipatu zuten­.

Funtsean lau eskaera esanguratsu jasotzen ditu: Gasteizko Parlamentuak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren izaera politikoa eta Euskal Herriko prozesuan beren parte hartzea aldarrikatzea; Iñaki de Juana gose-greban dagoen preso donostiarra berehala askatzeko exijitzen du; Estatu espainolaren espetxe politika salatzearekin batera, gaixorik diren eta zigorra betea duten presoak kalera ditzatela eskatzen du; eta, azkenik, Giza Eskubideen Batzordeak Iñaki de Juanari «berehala bisita instituzional bat egiteko eskatzen du mozioak, haren osasunaren eta aldarrikapenen berri lehenengo eskutik» jakin dezaten.

«Zer egiten du EAJk?»

Mozioaren berri emateaz gainera, Estatu espainolak eta PSOEren Gobernuak indarrean duten eta «azken hilabeteetan gogortu den espetxe politika» salatu zuten Ezker Abertzaleko parlamentariek. «Politika horren helburua zera da: ahalik eta sufrimendu handiena eragitea. Espetxe politika honen zuta- beak mendekua eta xantaia politikoa dira: ‘Edo ezker abertzaleak bere helburu politikoak baztertzen ditu edo presoek gero eta gehiago sufrituko dute’», gaineratu zuten.

Beste alde batetik, parlamentari abertzaleek agerraldian salatu zutenez, indarrean dituzten neurri horiek «demokraziarekin eta zuzenbideko estatuarekin bateraezinak dira, eta ez dute lekurik inongo nazioarteko hitzarmenetan».

Proposamenaren bitartez Gasteizko Legebiltzarrak jarrera har dezan bultzatu nahi badute ere, atzo gainerako alderdiei ere deialdia egin zieten; batik bat EAJri, horrek baitu Giza Eskubideen Batzordeko Presidentetza.

Presoen inguruko gaiei dagokienez, Lakuako Gobernuaren eta Legebiltzarraren «geldotasuna» salatu zuen Basterrikak, eta jarraian hainbat galdera egin zizkion EAJri: «Non daude Iñigo Urkullu, Giza Eskubideen Batzordeko lehendakaria, eta Jon Landa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordeko zuzendaria? Ez al zaie interesatzen De Juana euskal presoaren egoera? EAJk egoera politiko berri honetan bati eta besteari esaten digu zer egin behar den, baina zer egiten du berak presoen egoera hobetzeko?», galdetu zuen Ezker Abertzaleak taldeko ordezkariak.

Bestalde, EAE-ANVk ere elkartasuna adierazi dio Iñaki de Juana Chaosi, eta gogor salatu du haren borrokaldiaren gai- nean EiTB taldea ematen ari den informazioa. «Ildo informatibo honen atzetik, zalantzarik gabe, EAJren eskua dago militante independentisten aurkako giza eskubideen urraketa etengabeak estaltzeko», gaineratu du alderdi abertzaleak.



Moncloa «no tiene previsto ningún cambio en la política penitenciaria»
El ministro de Interior español, Alfredo Pérez Rubalcaba, reiteró ayer que el Ejecutivo del PSOE «no tiene previsto ningún cambio en la política penitenciaria en este momento», y defendió la aplicación de la dispersión de los presos políticos bajo el argumento de que es una medida que «evita la existencia de la propia ETA dentro de las cárceles» y que los presos transmitan consignas y coordinen actuaciones. Rubalcaba respondió así a la diputada de EA Begoña Lasagabaster, que instó al PSOE a que cumpla la Ley Penitenciaria española y repatríe a los prisioneros políticos a las cárceles del país. -



Marcha a Algeciras por el preso donostiarra el sábado

DONOSTIA

Una marcha partirá a las 20.00 del sábado desde el Boulevard donostiarra a la cárcel de Algeciras para mostrar la solidaridad con el donostiarra en huelga de hambre desde el pasado 7 de agosto, y que mañana cumplirá 40 días de ayuno. A partir de ese momento, será sometido a pruebas médicas cada tres días. El organismo antirrepresivo Askatasuna, acompañado por ciudadanos donostiarras ­entre ellos participantes de la sentada pacífica que fue «brutalmente» reprimida por la Ertzaintza el pasado sábado, y que llevó al hospital a dos personas­, informó en rueda de prensa de la convocatoria de un marcha, el sábado, a la prisión de Algeciras para mostrar la solidaridad con Iñaki de Juana.

Por ello, los donostiarras emplazaron a la ciudadanía a que continúe participando en las movilizaciones de apoyo a De Juana y al colectivo de presos políticos, así como a que acudan a la marcha hasta la cárcel gaditana. Para quien esté interesado, informaron de que el autobús será gratuito y que se podrá inscribir en Herria Taberna de Alde Zaharra. La marcha partirá acto seguido de que finalice la manifestación que Askatasuna ha convocado en todas las capitales, y regreserá a Donostia sobre las 02.00 del lunes. Durante esta semana se podrán escribir, además, burofaxes en apoyo a De Juana en diversos bares de Alde Zaharra.

A su vez, criticaron la actuación de la Ertzaintza «en una protesta pacífica», una sentada, que provocó decenas de contusionados por porrazos y empujones mientras estaban maniatados, y que dos personas fueran ingresadas y una de ellas operada. Señalaron que ésta no fue una excepción, ya que «la Policía de Balza está reprimiendo todos los actos pacíficos e informativos que realizamos». Ayer mismo una docena de ertzainas, pertrechados de material antidisturbios, intentó impedir una concentración de Segi en el instituto Xabier Zubiri de Donostia. En Mutriku 50 personas se concentraron por De Juana, 40 en Orio y 29 en Atarrabia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss