2006-09-14
AHT eta demokrazia kontzeptua
Ipar Euskal Herria eta Akitania zeharkatzeko asmoarekin abian jarri nahi duten AHT proiektuak zalantzak sortzen ditu. Zalantza horiek eta RFF Frantziako Burdinbide Sarea konpainiak aurkeztu dituen datuak hainbat gizarte eta politika eragilek jarri dituzte agerian. Izan ere, RFFk zenbait bilkura informatzailetara deitu ditu eragile horiek. Eta instituzioek, azken buruan, inoren iritzi edota ekarpenak kontuan izan gabe proiektua aurrera ateratzen saiatuko badira ere, ez dute errazegi izango ematen dizkieten argudioei jendearen aurrean erantzutea; Jean Grenet Baionako auzapezak eman zituen argudioen antzekoak ez badira, behintzat: AHT egin ezean «gure garapena itotzera kondenatzen dugu epe ertainera». Baieztapen hori eta gisakoak ondo azaldu eta frogatu beharko dizkiete sindikatuei, gizarte mugimenduei, hautetsiei eta bilkura horietan parte hartzen duen orori. Halaber, haien proposamenak entzun, gutxienik entzun beharko dituzte. Eta proiektatutako azpiegitura hori noren interesen mesedetan egingo duten.
>>>
Aurreko editorialak
2006-09-13
- Los «errores» de Bush en Irak
2006-09-12
- Promociones de otoño en Osakidetza
|