GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-14
LABek irailaren 28ko greba deialdia egin du

BAIONA

LAB sindikatuak frantses agintariek irakaskuntzan egiten duten politika salatu du, eta ondoko irailaren 28an sindikatuek antolaturiko greba egunean parte hartzera deitu du. Izan eren, LABek bi salaketa nagusi egin zituen. Hezkuntza Ministerio frantsesaren erantzukizuna agerian jarri zuen egun euskararen irakaskuntzak dituen gabeziak nabarmentzerakoan.

Ikasgelak mantendu ahal izateko, urtero bezala, aurten izandako «tirabirak» aipatu zituen eta oraindik ere «hainbat huts» daudela adierazi zuen: Seaskak kontratuz kanpo bi lanpostu bere gain hartu behar izana, eredu publikoan lanpostu erdi batzuk ez erdietsi izana, eredu pribatuan lanpostuak frantses hutsezko ereduari eman izana. Egoera horiek kontuan harturik, Euskararen Erakunde Publikoan partaide den frantses Hezkundeari engaiatzeko eta euskararen aldeko «zinezko politika bideratzeko» eskatu zion LABek.

Euskarari dagokionez, sindikatuak Estatu frantsesean bezala, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere, «2006ko ikasturtea hastean irakasteko lan baldintza kaskarrak» ikusi zituztela erran zuen.

«Lan murrizketak eragin ezin txarragoak sortzen ditu. Lan baldintzak kaskartzearekin, irakaskuntzaren alde errepresiboena eta kontserbadoreena areagotu egin da», argitu zuen, eta «eskola liberalari uko» egin behar zaiola nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss