GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-14
Baionako kultura aniztasuna sustatzen duen jaialdia abian
Jaialdiaren egitura aldatu egin dute aurten antolatzaileek; izan ere, hiru egun segidan izaten ziren lehen, baina orain hilabete eta erdi iraungo du datorren igandetik hasita. «Denak elgarrekin!» da aurtengo leloa. eta urtero legez, jaialdiaren ekitaldi nagusiak Sukaldaritza Txapelketa, herri-bazkaria eta Hizkuntzen eta Kulturen Jaia izanen dira.

BAIONA

Ipar Baionako auzoetan elkarrekin bizi diren kultura ezberdinen arteko ezagutza sustatzea eta aberastasun hori ezagutaraztea du helburu aurten laugarren urtea betetzen duen Baiona jaialdiak.

«Denak elgarrekin!» lelopean garatuko den Baiona jaialdiaren aurtengo edizioa pausoak ematen hasi da jadanik. Aurtengo leloa gaitzat hartuta, berrien eta argazkien txapelketa antolatu dute eta hilaren 30a izanen da lanak aurkezteko azken eguna. Idazkiak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izanen dira eta txapelketak jaialdiaren espirituarekin bat egingo du.

Jaialdia berez igandean hasiko da Espiritu Santuaren auzoan, hitzordu nagusietakoa den Sukaldaritza Txapelketarekin. Oilaskoa edo ardikia munduko saltsekin prestatzea da xedea eta gero 20 pertsonarentzat prestatzen dituzten txapelketako plateretatik jateko aukera izanen da 8 euroan izanen den herri bazkarian. Haurrek dohainik jateko aukera izanen dute. Egun guztian animazioak izanen dira haur zein helduentzat. Arratsaldeko seietatik aurrera Lee Boni Moroniren kontzertua izanen da.

Urriaren 27 eta 28ko asteburuan izanen dira jaialdiko beste ekimen nagusiak. 27an, ostiralean, aurtengo berritasuna den animazio ibiltaria izanen da arratsaldeko hiruretatik zazpiak arte. Autobus batekin eta musikariak eramango dituen kamioi batekin Gurutze Santuaren auzoan eta San Etienne auzoan ibiliko da. Adineko jendearekin zein gazte elkarteekin hitzartutako geldialdiak eginen ditu autobusak zenbait tokitan aperitifa hartu eta zenbait ikusgarriz gozatu ahal izateko. Itzulia egin ondoren gaztetxoentzat beste hainbat ekitaldi eginen dituzte Francis James plazan eta bukatzeko, zinema emanaldi bat izanen da kanpoan.

Jaialdiari amaiera emango dion egun handian Hizkuntza eta Kulturen Jaia egingo dute Gurutze Santuko Jouandin etorbidean. Baionan hitz egiten diren 15 hizkuntza baino gehiago jai horretan ordezkatuko dituzte erakusketa, joko tradizional edo sukaldaritzako berezitasunen bitartez. Arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera hainbat ekitaldi izanen dira musikan, dantzan, kantuan eta ikusgarrietan oinarrituta, betiere kultura ezberdinak ordezkatuz. Bostetan izango diren dantzetan, esaterako, ekialdeko dantzak, kreolak, gaskoiak eta nola ez euskaldunak aurkeztuko dituzte Baionako biztanleek eta elkarteetako kideek.

Arratsaldeko seiak eta laurdenetarako hizkuntz ikastaro erraldoi bat antolatu dute, eta bertan euskara, arabiera eta zeinu-mintzairaren oinarriak ikasi ahal izanen dira. Zortzi eta erdietatik aurrera Yassa, QNB eta Mix6Tren kontzertua izanen da.

Urriaren 6rako ere zinema-eztabaida gaua antolatu du jaialdiak Atalante zinema aretoan, eta bertan, “Aniztasunak Ipar Baionan” gaia jorratuko dute. Era berean, “Bayonne et les exilés de Juda” dokumentala eskainiko dute.



35 hizkuntza mintzatzen dira Ipar Baionako etxeetan
Iaz jaialdiak inkesta bat egin zuen hiriko iparraldeko eskola eta kolegio guztietan. Haurrei etxean zein hizkuntza mintzatzen zuten galdetu zieten. Bildu ziren erantzunen artean euskara da nagusi 205 aipamenekin, gaztelania atzetik dago 204rekin, eta portugesa eta arabiarra ondoren 168 eta 115 aipamenekin. Datuak www.pays-basque.net/fetival-baiona/ orrian daude.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss