GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-14
Lezoko Santakrutz jaiak
Oroitzene euskaltegikoen suziriko mezu zuzen-zuzena
Nongoa zara eta, horren arabera, zein da erabili behar duzun hizkuntza. Ekuazio horixe proposatu zuen Lezoko jaien hasierako pregoiak atzo gauerdian. AEK-ko Oroitzene euskaltegikoek txupinazoa botatzeko eskaini dieten aukera baliatu nahi izan zuten euskararen aldeko suziria botatzeko. Euskaraz santakrutzek ere zapore hobea baitute.

LEZO

Zuzenean iritsi zen jaien hasiera iragartzen duen suziria zerura, eta zuzenean iritsi zen botatzearen ardura izan zuten Oroitzene euskaltegikoen mezua herritarrengana. Gauerdia iristearekin batera eman zuen jaiak hasteko baimen ofiziala txupinazo «handiak»; izan ere, arratsaldean herriko txikiek ere txupinazo propioa izan baitzuten.

AEK-ko Oroitzene euskaltegikoen ardura izan da aurten txupinazoa eta pregoia, ez alferrik 16 urte daramate Lezon euskararen normalizazioaren alde lanean. Aitziber Etxeberria bertako irakaslea eta bizpahiru ikasle igo ziren udaletxeko balkoira. Urtero bezala, helduen danborrada ordurako iritsia zen plaza ingurura, eta pieza pare bat jo zituzten bertaratutakoentzat.

Euskaltegiko ikasle Paki Martinez animatu zen azkenean pregoia irakurtzera, eta mezua garbia izan zen. «Norberaren hizkuntzak duen garrantziaz» hausnartzeko gonbita egin zuen pregoilariak, eta «nongoak garen eta gure hizkuntza zein den» pentsatzen jartzeko eskatu zien. Hartara, hortik abiatuta «ekuazioa garbia dela» nabarmendu zuen. Ekuazio hori asmatzen duenak nahitaez euskararen aldeko hautua egin behar duela nabarmendu zuten pregoian. «Bizitza etengabeko aukeraketa da eta euskara da gure aukera», esan zuten.

Egun seinalatua

Aldarrikapena eta jaia lotu nahi izan zituzten pregoian Oroitzene euskaltegikoek, baina ez zuten ahaztu nahi izan hain alaia ez den beste datu bat; hain justu, 70 urte betetzen dira gaur Lezo frankisten erreketenen esku erori zela. «Bere hizkuntzan mintzatzea debekatu zieten lezotarrei orduan. Lan handia egin da ordutik, baina beste hainbeste dago oraindik egiteko», esan zuten euskaltegikoek.

Euskaltegiko irakasle Aitziber Etxeberriak argitu zuen: «Eman diguten aukera hau aprobetxatu nahi dugu euskararen aldeko mezua zabaltzeko». Izan ere, Lezok herri euskaldunaren fama badu ere, azken urteotan euskaltegiak ez ditu bere garai onenak bizi, eta euskarak ere ez dauka kalean behar duen eta merezi duen tokia. «Euskaltegiko ateak zabalik daude, azken hamasei urteotan egon diren bezala», agertu zuen Etxeberriak.

Eta pregoian esandakoaren harira; Gozatu santakrutzak euskaraz! Gora santakrutzak! Gora Lezo!



Igandera arteko eskaintza

LEZO

Asteburua ekitaldiz lepo dator Lezon. Larunbatean, ohiko Marmitako Txapelketa izango da kiroldegian 11.00etan. Arratsaldean, Euskal Herriko erraldoi eta buruhandien topaketa polita espero da 18.00etan, eta gau-partekoa Sorkun eta Sexty Sexers taldeen kontzertuak jantziko du. Igandean, berriz, eta tradizioak agintzen duenez, inude eta artzainen desfilea izango da eguerdi-partean. Zezensuzkoarekin xahutuko dira jaiaren azken txinpartak.

Egitaraua

Ostirala 15

9.30: Dultzaina-jotzaileen diana

10.00: Ganadu feria Goiko plazan

11.30: Idi-demaren lehen saioa pro- balekuan

14.00: Baserritarren bazkaria Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan. Bazka- londoan, bertsolariak

16.30: Jolas erraldoiak haurrentzat Lopene plazan. Eguraldi txa- rra izanez gero, Bekoerrotan

17.30: Idi-demaren bigarren saioa

19.00: Buruhandien kalejira

19.00: Saiheski erreketa eta trikitila- riak Lopene plazan

19.30: Bertsolariak: Egaña, Lizaso, Iturriaga eta Xabier Paia Gu- rutze Santuaren plazan

19.30: Zabarreren itzulera

21.00: Bertso afari pirata Saldise plazan

23.30: Zozongo perkusio taldearen kalejira

0.30: Kontzertua, Hip-hoparen eguna. Hainbat talderen kon- tzertua eta DJak izango dira Saldise plazan


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss