GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-14
Lakua: «Presoen egoerak ez du laguntzen, kale borrokak ere ez»

BILBO

Astearte gauean Getxon eta Elorrion izandako erasoek kale borrokaren inguruko polemika areagotu zuten atzo. Azken hori Iñaki de Juanak eta gainerako euskal preso politikoek jasaten duten eskubide bortxaketaren aurkako erantzuntzat jo zuen ekintzaile batek, GARAri helarazitako mezuan. Eta espetxe politika eta kale borroka era garbian lotu zituen Miren Azkarate Lakuako eledunak, Donostian egindako adierazpenetan.

Arlo politikoan dagoen «paralisia» eta presoen egoera aipatu ondoren, bakea bilatzeko ez direla lagungarriak adierazi zuen Azkaratek. Baina kale borrokak ere ez duela laguntzen erantsi zuen.

«Egia da paralisiak ez duela inolako ekarpenik egiten bakea lortzeko bidean, eta egia da presoen eskubideak ez betetzeak ere ez duela ezer ekartzen. Baina etengabeko indarkeriak zer ekartzen du? Ezer positiborik ez», ziurtatu zuen.

Getxon autobus bat erretzen saiatu ziren lau ekintzaile;ustez, erregaia isuri zuten barruan, baina su eman aurretik ertzainak agertu eta ihes egin zuten. Elorrion, berriz, suzko barrikadak jarri zituztela zabaldu zuten, baina ekintza bere gain hartu zuen pertsonak Posta bulegoari ere eraso zitzaiola gaineratu zuen.

Ohi bezala, PPk eta PSOEk Batasunari deitu zioten, honelako ekintzak gaitzets ditzan. EAJk ere adierazpen bat kaleratu zuen, eta sabotaje horiek «atzera egitea» adierazten dutela eta Anoetan ezker abertzaleak hartutako konpromisoen aurka doazela esan zuen.

EBren ustez, ezker abertzaleak «pedagogi lana egin behar du». EAren esanetan, «demokraziaren aurka eta normalizazioarekin bateraezinak» dira ekintzok. Eta Aralarren ustez, «inoiz baino zentzuga- beagoak eta antzuagoak dira».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss