Desmilitarizazioa eskatzeko aukera U-7an Donostian
«Konponbide garaia, alde egiteko garaia». Horixe da Askatasunak datorren urriaren 7an Donostiako kaleetara eraman nahi duen manifestazioak izango duen goiburua. Euskal Herria Europan den herririk militarizatuena dela eta herritarrek «Estatu poliziala» jasaten dutela gogor arbuiatu du taldeak.
BILBO
Errepresioaren aurkako taldeko Julen Larrinaga eta Alaitz Bidaurratzaga eledunek agerraldia egin zuten atzo Bilbon, Euskal Herria gaur egun Europan den herririk militarizatuena dela berriz gogorarazteko.
Hain zuzen ere, Estatu espainol eta frantsesak herri hau «zanpatu, menperatu eta asimilatzeko, euren proiektu politiko eta juridikoak ezartzeko, Estatu poliziala ezarri» nahi dutela gaitzetsi zuen Bidaurratzagak: «Okupazio militar hau Euskal Herriak jasaten duen gatazkaren ondorioa da, beraz, gerraren ondorioa».
Errealitate horren isla diren hamaika datu eskaini zituen gero eledunak prentsaren au- rrean, horiek guztiak lortzea ez dela batere erraza ere azalduta: Estatu frantsesean, esaterako, sekretupean daude «nazio segurtasun arrazoiak» direla medio; espainolean, bestetik, «kongresuan edo senatuan emandako datuak ez dira errealak, inondik inora ere ez».
Hala, iturri ofizialek zein militarizazioaren aurkako hainbat taldek eskainita honela laburbildu zuten, besteren artean: Euskal Herrian 23.867 poliziakide eta militar daude horrek 2.036 milioi euroko aurrekontua eskatzen du. Oro har, gainera, mila biztanleko 11,23 agente daude, eta Nazio Batuen Erakundeak 3ko polizia-ratioa izatea gomendatzen du.
Dena den, nabarmendu zutenez, gehien kezkatzen dituena «Estatu polizialak» azken 25 urteotan herritarrei askatasuna eta eskubideak urratu dizkiela da. Honako datuak aipatu zituzten horri dagokionez: 35.000 atxilotu, 380 hildako, 4.000 zauritu karga polizialetan, 615 ekintza parapolizial, 8.000 torturatu, 5.000 espetxeratu...
«Zapatero, sin proyecto político que ofrecer»
BILBO Julen Larrinaga denunció que «las estrategias represivas» de los estados español y francés hacen que «desgraciadamente todavía estemos lejos de una resolución del conflicto en parámetros políticos y democráticos». Acusó al PSOE de «bloquear» la creación de una mesa de partidos y de no tener «un proyecto político ni democrático que ofrecer» a este país, ya que, a su entender, el presidente Zapatero «aún está situado en el triángulo imposición-represión-militarización». Es decir, en una posición de querer dar al conflicto «una salida meramente policial». Sin embargo, Larrinaga dijo que «si queremos dar una resolución permanente y definitiva al conflicto, teniendo claro que eso sólo vendrá de la apertura de un proceso democrático, eso deberá venir dado en paralelo con un proceso de desmilitarización». Algo que, según trasladó ayer a Zapatero, pasaría por el «acuartelamiento» de los efectivos y el cese de sus actividades, así como por la salida de Euskal Herria de agentes y militares, la «democratización de las fuerzas policiales», la «readecuación o el cierre» de instalaciones militares y por «abordar un modelo policial sin valores represivos y autoritarios».
|