GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-09-14
- Zesta
Munduko Txapelketa bihar hasiko da Durangon

BILBO

Hemezortzi pilotari izango dira lehian bihartik aurrera Ezkurdi Durangoko pilotalekuan hasiko den Munduko Zesta Txapelketan. Modalitate horretako urteko lehiaketarik garrantzitsuena izango da bihar hasi eta urriaren batean hasiko dena.

Alberdi I-Felix, Olha-Alliez, Bereikua-Elizegi, Alberdi II-Barrondo eta Goikoetxea-Enbil ­egungo txapeldunak­ bikoteek Eusko Basqueren interesak babestuko dituzte; Forondak eta Arriagak, eta Baroniok eta Irastortzak, aldiz, Jai Aliverenak; eta Egiguren II.ak eta Lopezek Deniako (Estatu Batuetako) enpresa ordezkatuko dute. Beste bikotea Eusko Basqueko Landerrek eta Jai Aliveko Goitiak osatuko dute.

Bederatzi bikoteak hirunaka banatuta egongo dira beste hainbat multzotan, eta multzo bakoitzekopilotariek beren aurka jokatuko dute, denek denen kontra.

Lehiaketa bihar hasiko da, eta A taldeko Alberdi I.ak eta Felixek Olharen eta Alliezen aurka Durangoko Ezkurdin neurketa jokatuko dute. Hurrengo egunean, larunbatean, Munitibarren izango da lehia, Goikoetxea-Enbil txapeldunen eta Lander-Goitia bikotearen artean. Igandean, B taldeko Baronio-Irastortza eta Bereikua-Elizegi izango dira nor baino nor Markinan, astelehenean, berriz, Bereikua-Elizegi eta Alberdi II-Barriondo izango dira aurrez aurre Gernika Jai Alain.

Hilaren 22an, Goikoetxea eta Enbil Forondaren eta Arriagaren aurka neurtuko dira Durangon, eta 23an, Lekeition, Alberdi I-Felix eta Egiguren II-Lopez lehiatuko dira.

Azkenengo hiru neurketak Plentzian, Markinan eta Gernikan izango dira. Hilaren 23an, Baronio-Irastortza eta Alberdi II-Barrondo izango dira hurrenez hurren; eta biharamunean, aldiz, Lander-Goitia eta Foronda-Arriaga. Liga erregularrari amaiera emateko, Egiguren II-Lopez eta Olha-Alliez izango dira nor baino nor.

Multzo bakoitzeko lehen bikote sailkatuek eta bigarren izandako onenek finalerdiak jokatuko dituzte, eta urriaren 1ean, berriz, finala jokatuko dute. Partida horiek guztiak non jokatuko dituzten zehazteke dago oraindik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Iñaki de Juanaren aldeko urgentziazko mozioa Gasteizen
Euskal Herria
Díez: «Se acaba el tiempo de los talantes y las palabras huecas»
Mundua
El proyecto de declaración critica, una a una, las políticas unilaterales de EEUU
Kultura
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
Jendartea
«Demokrazia eza» AHTren eztabaida publikoan
Mundua
El PKK niega cualquier relación con el atentado en Diyarbakir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss