GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-09-17
Julen Murgoitio
Labea

Altzairutegietako labeek ez dute su-etena errespetatzen. Horko zepa beltzak euritan ura aitzakia hartu eta horra!, leherketa ondorio. Azpikontratak areagotu izana ipini dute sindikatuek horren kausa. Itxura batean, labeek ez dute azpikontratazioa gustuko, azpian denak beti duelako gaina, halabeharrez, beti dagoelako menpean. Ulertzekoa da labeon haserrea, euskal gatazkaren sukaldeko labeek beraiek ere ez dutelako azpikoa den ezer nahi, eskaintza berezia izan arren; muinak berak gainean behar du eta, denen agerian, euripean bada ere. Are gehiago, labeak labe behar du izan, ardatza, aho zabal eta sakonekoa, mahai asko sartzeko eta barruan aise mugitzeko bestekoa. Zerikusirik ez mikrouhin-labe antzeko horiekin, sukaldean bazter direnak; horietan dena dago aurrez sukaldatua, prestatua, eta normala da, beraz, Euskalerria Irratiari uhinotan ibiltzeko lizentziarik eman ez izana. Ez, horrelako labeetan ez da giro! Labeak labe behar du, euskal sukaldaritza berriak aurrera egingo badu; elikagai freskoak, sasoian sasoikoak, bertokoak, ganoraz sukaldatuak eta patxadaz janak, bertoko egurrezko mahai zabal baten bueltan. Labetik mahaira, goxo eta bero. Altzairutegian labea eta altzaritegian mahaia, biak behar dira, uztarri berean. Ea, ba, mahai nagusia behingoz gauzatzen den. Helburua garbia da: Espainiako administrazioa Euskal Herrian ONG bat izatea, hori baino ez, Gobernuz Kanpoko Erakundea. Hain da erraza azaltzen!

Mahaian direla, eta otordua eginda, sukaldetik atera aurretik, mahaiko jaki-apurrak eta hondakinak graziaz bildu eta sailkaturik, erreziklatzera!, inongo Foru Aldundiak horiek erretzeko gogorik izan ez dezan. Bere horretan herdoildu bitez errauste plantetako labe antzeko horiek! Nahiz eta ondo pentsaturik, eta trantsizio-fase modura baino ez, izan bada gaur gaurkoz zer erre hemen, gustura erre gainera; eta Kyotok barkatu gaitzala. Plastikoa, kasu baterako. Udal alardearen aldekoek euren miseriak duintasunaren aurrean estaltzeko erabili duten plastiko beltza. Ez dago hori erreziklatzerik!, ez berriz erabiltzerik ere!, nire auzoko baserrietako satsak eta simaurrak ere ez dute, inolaz ere, plastiko beltz horren azpian denborarik eman nahi. Ulertzekoa da, simaurrak ere badu, izan, duintasuna.

Dena dela, Gipuzkoan buru batzuk tematzen badira ere, ez dute lan makala izango errauste plantarako lekua bilatzen. Getsemaniren baratzean ez badute kokatzen! Portzierto, kolpea gero aita santuaren azkena! Irrazionaltzat jo du aditu horrek eboluzioaren teoria, eta egungo ateismoa Jainkoari diogun beldurretik datorrela bota ere. Uuuu! Hauxe ikara! Uuuu! Tira, egia da umetan beldurra ematen zidala abadeen sotana beltzak, gauez behintzat, baina nagusitan “Bildotsen isila” pantaila handian ikusi nuenetik beldur gehiago diot zinemari berari, Jainkoaren bildotsari baino. Irrazionala eboluzioaren teoria? Bai zera! Mundu honetako jauntxo askoren aurpegia ezin disimulatuzko eboluzioaren isla da, tximinoen kalterako izan bada ere. Diferentzia handiena, jauntxoek ez dakitela zuhaitz bat zer den. Baina beldurrarena, uuuu! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lakua también utiliza la política carcelaria
Euskal Herria
Etxerat convoca hoy porque «los queremos vivos»
Euskal Herria
La izquierda abertzale abre una dinámica pro-autodeterminación pueblo a pueblo
Ekonomia
Reckitteko langileak elkartasunak hunkituta
Mundua
Crece la indignación musulmana contra el Papa por vincular islam y violencia
Euskal Herria
EPPK rechaza que se use a los presos para «vaciar de contenido el proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss