GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-17
Europako hiru bake trantsizio jorratuko ditu HEIS elkarteak datorren astean Donostian
·Irlandako, Kosovoko eta Zipreko ereduak aztergai izango dira Miramar Jauregian hilaren 21 eta 22an

DONOSTIA

Euskal Herriak bizi duen egoera garrantzitsu honetan, Europako beste lurraldeetako esperientziak aztergai izango dituen nazioarteko mintegia antolatu du Herrien aldeko eskubideen elkarteak (HEIS). «Bakerako trantsizio ibilbide neketsua» izenpean, Irlandako, Kosovoko eta Zipreko ereduak jarriko ditu mahai gainean datozen hilaren 21ean eta 22an (osteguna eta ostirala) Donostiako Miramar Jauregian, Antigua auzoan.

«Hiru errealitateak ezberdinak dira, baina antzekotasunik ez dute falta. Hirurek Europako testuinguruan hasi dute eraldatze prozesua, egoera politiko, ekonomiko eta geografiko ezberdinak dituzten arren», eman dute aditzera antolatzaileek.

Hiru herrialde horien esperientzietan izan den elementu komuna nabarmendu dute, gainera: «Bakerako trantsiziora ibilbidea egiteko erronka, edo, bestela esateko, egoera demokratiko batera eramango dituzten akordioak lortzea, hain zuzen ere».

Xehetasunak eta zailtasunak

Horrela, bada, mintegiaren helburu nagusia «akordio horien gorabeherak eta xehetasunak, zailtasunak eta eragozpenak» aztertzea da.

Horretarako, hainbat aditu izango dira mintegian. Irlandatik Alex Maskey Sinn Féineko diputatua eta Christine Belle unibertsitateko irakaslea izango dira. Mediterraneoko irlatik Costas Melakopides aditua etorriko da.

Kosovoko auziari buruz argitasunak emango dituzte Catherine Samary Europa ekialdeari eta Balkanei buruzko adituak eta Carlos Taibo unibertsitateko irakasleak.

Lurraldetasuna, desmilitarizazioa, komunikabideen papera eta horrelako prozesuen inguruko beste hainbat elementu aztertuko dituzte elkartrukean aditu horiek eta beste askok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lakua también utiliza la política carcelaria
Euskal Herria
Etxerat convoca hoy porque «los queremos vivos»
Euskal Herria
La izquierda abertzale abre una dinámica pro-autodeterminación pueblo a pueblo
Ekonomia
Reckitteko langileak elkartasunak hunkituta
Mundua
Crece la indignación musulmana contra el Papa por vincular islam y violencia
Euskal Herria
EPPK rechaza que se use a los presos para «vaciar de contenido el proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss