INFO7 Irratiak programazio berrituari emango dio hasiera bihartik aurrera
Urtarrilaren 27an jarri zuten abian Info7 irrati nazionala, eta bihartik aurrera beste urrats bat emango du; programazio berritua jarriko du antenan. Bi arlotan nabarituko dira berrikuntzak: entzuleari informazio objektiboa eta kontrastatua emateko ahalegina biderkatu egingo du, eta Euskal Herriko nahiz nazioarteko gertakariez datuak eta analisiak emango ditu.
DONOSTIA
Bihartik aurrera Info7 irratiko entzuleak informazio gehiago izango du eskura; goizeko magazina osatuagoa izango da, kolaborazio gehiagorekin, eta irratsaio berriak ere izango dira. Musika tarte berezituak ugaldu eta zuzenekoak egiteari ekingo dio irratiak.
Informazio gehiago
Goizetan, zortzietan hasita, informazio gehiago topatuko du entzuleak. Ordu oro albiste buletinak izango dira euskaraz. Erdietan eta laurden gutxiagotan, berriz, azken orduaren berri emango dute flash formatuan, erdietan gaztelaniaz eta laurden gutxiagotan euskaraz.Arratsaldeko ordu batean ordu erdiko “Albistegi nagusia”
izango da euskaraz, goizak eman dituenak kontatzeko. Urtea bukatu baino lehen
arratsaldeko albiste buletinak egiten hasteko asmoa du irratiak.
Goizeko magazina Goizeko magazina osatuago izango da bihardanik.
Gaurkotasun politiko-soziala begirada kritikoz aztertzen duen “Kale gorrian”
magazinak ordubete gehiago izango du. Astelehenetik ostiralera egunak ekarriko
dituen albisteak kontatu ondotik, prentsaren irakurketa kritikoa egingo du
Martin Garitano kazetariak, “Café y periódicos” atalean. Ondoren, gaurkotasun
politikoaren protagonistei elkarrizketak egingo dizkie. Analisi politikoak ere
izango du tarterik magazinaren lehen ordu horretan:Iñaki Altuna, Julio Ibarra
eta Dani Gomez kazetariak, Floren Aoiz analista politikoa eta Martin Aranburu
politologoa arituko dira egiteko horretan. Bederatzietatik aurrera, magazinaren
bigarren orduan, gaurkotasun sozialari emango dio astindua Itziar Arteagak.
Herri mugimenduen dinamikari egingo dio jarraipena, eta eguneroko agenda ere
aurkeztuko du, zenbait protagonistari elkarrizketak eginez. Beste hainbat
kolaboratzaile ere arituko da magazinaren bigarren ordu horretan, besteak beste,
Jon Odriozola eta Xabier Izaga kazetariak, Xabier Silveira bertsolaria eta
Joseba Garmendia eta Iratxe Fresneda unibertsitateko irakasleak.
Kolaborazio gehiago Kolaborazio gehiago izango ditu irratiak aurrerantzean. Zinema, literatura, mendia, surfa, emakumea, gazteria, euskara, teknologia berriak eta beste hainbat arlotako adituak igaroko dira irratiko mikrofonotik “Talaiatik” kolaborazioen txokoan. Ostiralero, Elhuyar fundazioarekin izenpetutako hitzarmenari esker, zientzia arloko gaurkotasuna arakatuko du “Quark” saioak. Lekeitioko Arrakala irratiarekin lankidetzan, bestalde, RM Azkueren “Euskal Herriko Yakintza” ipuin bildumako kondairak igorriko dira musika tarteetan. Kolaborazio labur horien pisua gehituz joango da udazkenean. Irratsaio berriak Arrosa irrati sareko lankidetzari esker, irratsaio berriak sartuko dira 21.00etatik 22.00etara bitartean antenan. Astearteetan, “Gora Euskadi Chistulari” umore saioa Matrallako irratitik; asteazkenetan, “Irauli uhinak” irratsaioak gazte arloko gaurkotasuna landuko du Gaztesarekoen ahotik; ostegunetan, nazioarteko berriak bertaratuko ditu “A desalambrar” saioak, Hala Bedi irratikoen lankidetzarekin, eta ostiraletan, azkenik, “Argizirin aitaldia” magazina emango dute Xorroxinekoen bidez. Musika saioak Musika berezituen tarteak gehitu egingo dira gaueko hamarretatik aurrera. Andoni Tolosak “Herriko ostatua” tartea beteko du mundu zabaleko musikarekin; Jon Eskisabelek pop-rock eta country aireak ekarriko ditu asteartean; Rafa Cabezak euskal musikari buruzko berriak asteazkenean, eta hip-hop tea rap doinuak ondoren Jon Maiak; ostegunetan Haritz Sound Systemen ordua izango da;ostsiralean Patxi Martiarenak pop eta folk musikaren tartea egingo du, eta 23.00etan Patxi Gaztelumendik “Rck&roll batxokian” tartea. Azkenik, zuzeneko emanaldiak egiten hasiko dira Info7koak, Azti-Begia elkartekoek idazki baten bidez adierazi dutenez.
|