GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-17
Berrindartze dinamika zabala jarri du martxan Udalbiltzak prozesuari begira
Zazpi urte beteko dira bihar Udalbiltza Euskalduna Jauregian sortu zenetik. Bertan, instituzio nazionalaren presidente Loren Arkotxak Udalbiltza berrantolatzeko dinamika zabala martxan jarri dutela jakinarazi zuen, prozesuan eragile aktibo bilakatzeko asmoz. Bide horretan, Udalbiderekin kontaktuak hasi dituzte dagoeneko.

BILBO

Konponbiderako prozesuaren aldeko eragile aktibo izan nahi du Udalbiltzak, eta, horretarako, instituzio nazionala berrantolatzeko dinamika zabala martxan jarri du. Horrela, bada, Udalbiltzaren eta Udalbide- ren arteko lehendabiziko hurbiltze prozesua hasia dute dagoeneko.

Horren berri emateko agerraldia egin zuten atzo Bilboko Euskalduna Jauregian instituzio nazionaleko Batzorde Eragileko kideek, bilkura burutu ostean. «Udalbiltzaren bi adie- razpen ezberdin daude, eta, urteetako harreman lanari esker, bi espresioen arteko lehendabiziko hurbiltzea egiten ari gara, harremanari izaera iraunkorra emateko nahian», azaldu zuen Loren Arkotxa Udalbiltzako presidenteak.

Kazetarien galderei erantzunez, gidoi zehatz baten inguruan bi aldeak elkarrizketak egiten hasi direla jakinarazi zuen, eta hitz egiteko borondatea badagoela agertu zuen, gainera. «Badakigu apurketarako arrazoietan ados jartzea zaila dela, baina prozesu politikoa abiatu izanak hurbiltzea errazten du, eta, modu berean, une politikoak nazio erakundearen berpiztea eskatzen du», nabarmendu zuen Arkotxak.

Izan ere, Euskal Herriak bere biziraupena ziurtatzeko nazio erakundeak behar dituela gogorarazi zuen. «Udalbiltza, norabide horretan lehenbiziko errealitate garaikidea izan arren, gaur egun, zatituta eta Estatu frantses eta espainolaren erasopean dago; ez dago baldintza onetan egungo une politikoari dagokion papera betetzeko», ohartarazi zuen .

Hori dela-eta, azken urteetan bai Udalbiltzak bai Udalbidek egindakoa «guztion ondare gisa eta etorkizunerako ekarpen bezala» ulertzea planteatu zuen. «Elkarlanerako aukera eta egitasmo zehatzak aztertzearen aldekoak izan behar dugu jada», nabarmendu zuen Arkotxak.

«Hortaz, helburu berberekindinamika ezberdinetan ari garenak elkarlanean jartzea da helburua», agertu zuen, eta horri ekingo diola jakinarazi, bai ikasturte berri honetan baita datozen urteetan ere.

Hautetsi guztiei zabalduta

Udalbiltza berrantolatze prozesu horretan dago, baina, Euskal Herria aintzat hartzen duten udal hautetsi guztiengana, «beste udal hautetsiak baztertu gabe», ere zabaldu nahi dute nazio erakundea. «Hautetsi asko daude oraindik Udalbiltzaren ereduetan parte hartzen ez dutenak, eta, Udalbiltza berriro osatzeaz gain, hautetsi horiek guztiak dinamika berean bil-tzeak ere gure lana izan behar du», azaldu zuen Arkotxak.

Horretarako, Udalbiltza berrantolatzeko hautetsien atxikimendu dinamika abian jarri dutela eta lehenengo ekarpenak dagoeneko jasotzen hasi direla jakinarazi zuen.

Izan ere, nazio erakunde- tzean udal hautetsiek historikoki jokatu duten papera nabarmendu zuen Arkotxak, eta, adibide moduan, Bergarako alka- teen mugimendua Lizarrako 1932ko estatutuaren garapena edota egun Ipar Euskal Herrian egiten ari diren sinadura bilketa erraldoia aipatu zituen.



Un informe recogerá el déficit de derechos en Euskal Herria
De cara a impulsar el proceso como agente activo en el mismo, Udalbiltza anunció que tiene previsto elaborar un documento sobre la situación de los derechos individuales y colectivos en Euskal Herria. «Será el primer informe que recoja las vulneraciones y negaciones que, en la práctica, sufren tanto los ciudadanos como el pueblo vasco a la hora de intentar hacer valer derechos reconocidos a nivel internacional», explicó el miembro de la Ejecutiva de Udalbiltza Antton Izagirre. El informe se hará público a finales de octubre, en el encuentro anual del Foro de Debate Nacional. Esta iniciativa, junto a la reorganización de Udalbiltza, serán los ejes centrales del trabajo que llevará a cabo la institución nacional durante este curso político. «Detectamos que existe un impasse en el proceso y, como agente activo en el impulso al mismo, vemos necesario trabajar en ese sentido», indicó Izagirre. Asimismo, subrayó la necesidad de «trabajar para que el proceso sea irreversible». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lakua también utiliza la política carcelaria
Euskal Herria
Etxerat convoca hoy porque «los queremos vivos»
Euskal Herria
La izquierda abertzale abre una dinámica pro-autodeterminación pueblo a pueblo
Ekonomia
Reckitteko langileak elkartasunak hunkituta
Mundua
Crece la indignación musulmana contra el Papa por vincular islam y violencia
Euskal Herria
EPPK rechaza que se use a los presos para «vaciar de contenido el proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss