GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-17
- Top 14
Gaizki jokatuta, baina Biarritz garaile

BRIVE 14

BIARRITZ 21

BAIONA

Biarritz ari da apurka-apurka sailkapeneko lehen postu horretara hurbiltzen. Atzo gorantz egiteko aukera paregabea zuen Briveren zelaian, eta lapurtarrek ez zuten aukera alferrik galdu.

Puntuek indarra emango die zuri-gorriei. Atzokoan ere ez zuten ikusgarrizko partida horietakoa egin, baina garrantzitsuena irabaztea zen, eta hori egin zuten. Aldi berean, Avironi ere mesede galanta egin zion. Brive atzoko partida hasi aurretik partida bakarra irabazita zegoen, eta atzokoaren ostean horrelaxe jarraituko du, baina Avironek orain harrapatu egin du Brive, eta zuri-urdinentzat ere hori berri oso ona izan zen.

Partida ez zen ona izan. Ez etxeko taldeak, ez eta euskaldunek ez zuten oso ongi jokatu. Dena dela, etxekoek indartsu ekin zioten neurketari, Biarritz ezustean harrapatu nahirik, eta helburu hori lortu zuten, bosgarren minuturako aurretik baitziren markagailuan entsegu bati esker. Pozak, ordea, euskaldunen zorionerako, ez zien gehiegi iraun, sei minutu geroago Gaitan argentinarrak entsegua egin baitzuen, eta Yachvilik transformazioarekin ez zuen hutsik egin.

Horri esker, 5-7 aurreratu ziren biarriztarrak, eta oso minutu gutxitan, gainera,Yachvilik aldea gehitu egin zuen bi zigor-kolpe lortuta. Horrek apur bat lasaitu egin zituen euskaldunak, eta egoera ongi aprobetxatu zuten etxekoek, zigor-kolpe bat egin baitzuten.

Hala ere, atsedenera joatear zeudela, euskaldunek bigarren entsegua egin zuten, eta 8-18koarekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatia, soberan egon zen. Brivek nahi zuen zerbait egitea, baina inoiz ez zuen gainditzen zuri-gorrien atzealdea, eta zigorrei esker lortu zituen lortutako puntuak. Biarritzek, berriz, atzean ez zuen aparteko arazorik, baina aurrera egiteko ere ez zuten aparteko grinarik erakusten, eta beste entsegurik egiteko ia aukerarik ez zuten izan. Bigarren zati osoan zehar izandako aukera bakarra ostikoari esker izan zen, eta Yachvilik ez zuen alferrik galdu jaurtiketa. Ez zen beste aukerarik izan, eta Biarritzek bigarren zati osoan hiru puntu besterik ez zituen egin.

Egia esan, zenbaki nahiko tristeak izan ziren, Liga eta Europako Kopa irabazi nahi dituen talde batentzat, baina kirolean garrantzitsuena irabaztea izaten da, eta Biarritzek hori lortu zuen. Bere mailara heltzeko asko falta zaio, baina lehen postuetan jarraitzen du, eta helburua beteta dago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lakua también utiliza la política carcelaria
Euskal Herria
Etxerat convoca hoy porque «los queremos vivos»
Euskal Herria
La izquierda abertzale abre una dinámica pro-autodeterminación pueblo a pueblo
Ekonomia
Reckitteko langileak elkartasunak hunkituta
Mundua
Crece la indignación musulmana contra el Papa por vincular islam y violencia
Euskal Herria
EPPK rechaza que se use a los presos para «vaciar de contenido el proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss