Egunerokoa dugu omenaldia
Urteetan Helduen Euskalduntze Alfabetatzean ibilitako irakasleei Getxoko Udalak bihar omenaldi bat egingo diela jakin dugu. Izan ere, zuzenean deitu digute telefonoz horren berri emateko.
Behean sinatzen dugunok Uribe Kostako AEKn ibili izan gara irakasle, militante. Bertan parte hartu izanaz oso harro gaude. Geu ibilitako sasoian, kasik ezerezetik lokalak lortu, euskaldunak sortzeko didaktika egokia garatu, materialak prestatu, ikasleak eskuratzeko kanpainak egin, ikasleak herriko euskaldunekin harremanetan jartzeko ahaleginak eta euskaltegia zein EHAren hainbat beharretan gurekin batera parte har zezaten bideak asmatu, beharrezkoa zen dirutza eskuratzeko imajinazioari eragin, bonoak saldu, jaiak antolatu, AEKanpadak, txosnak, Korrikak, AEK egunakŠ Eta dena harrotasun eta betetasun puntu handi batez. Antzerakoa izango da orain ere.
Hala ere, ahazteko ez daukaguna da herria euskaldundu zedin egindako lan guzti hori trabatzeko asmotan izan zela indarrik. AEKren une indartsuenetekoan, 80ko hamarkadaren hasieran, HABE institutua sortu eta aurretik AEK-tik bertatik emandako fitxek marraztutako mapa gainean, HABE euskaltegien sarea sortu zuen Jaurlaritzak, hainbat udalen laguntzaz, AEK suntsitu nahian. Lan baldintza normalizatuetan aritzearen amua gozoa bazen ere, eutsi egin genion irakasle, ikasle eta laguntzailez osatuta didaktika aurrerakoia eta denon parte-hartze eta erabakiz Euskal Herri osoa Euskalduntzeko herri proiektuari. Ez ginen HABEren oposaketetara aurkeztu.
Ordutik, zeharo gogortu ziren herrietako baldintzak: diru-laguntza eskasak, egoera duinetan lokalak lortzeko itzelezko trabak, Korrikari boikotak, udaletatik gure eskakizunei jaramonik ez, prepotentzia harremanetanŠ Getxoko Udala bera horien artean. AEKren diruez ETAren armak erosten zirela ere entzun behar izan genuen jeltzaleen aldetik. Ez da erraza hori guztia ahaztea.
Egoera zail horretan, AEKn genituen bitartekoak sozializatzeko bideak benetan merezi eta helburuekiko eraginkor zen proiektu baten partaideak sentitzeak eta herriaren babesak bultzatu gintuen aurrera. Hilabeteak sosik ikusi gabe eta gizarte segurantzarik gabe Helduen Alfabetatze Euskalduntzeari eutsitakoen artekoak gara.
Eta ez dugu uste, gaur egun Getxoko Udalaren ordezkari den Zarraoa alkatearekin argazki bat eginda eta pintxo batzuk janda berdindu daitekeenik guzti hori. Ez, hain merke ez. Beharrezkoa da Udalak urteetan AEKren kontra egindakoaren autokritika egitea, eta erreparaziorako bide bat. Beharrezkoa da behingoz, frankismoak eta A ereduak erdaldundutakoen euskalduntzea zeharo doakoa izatea, gaztelania ikastea den bezala. Beharrezkoa da inolako trabarik gabe euskaldun bizi izatea Getxon, osasun arloan, lan arloan, jaietanŠ Bitartean, ez dugu merkealdian parte hartuko.
Guk, aspalditik, egunerokoa dugu omenaldi eta errekonozimendua. Getxo eta Uribe Kostako edozein txokoan gurekin batera egondako ikasle eta laguntzaileekin euskaraz aritzeko aukeraz gozatzen dugunean.
Gabi Basañez, Ana Sagasti, Laura Castillo, Alfredo Rodríguez, Jon Mikel Aldatz eta Itziar Amezaga
Respeto a la palabra
Cuando hace seis meses ETA anunció el alto el fuego permanente, las reacciones llegaron en cascada. La comunidad internacional saludó la buena noticia, aunque también hubo desconfianza entre las partes más reaccionarias. El Gobierno español llamó a la calma, la prudencia y la esperanza; la oposición siguió negando la raíz del conflicto y el presidente francés (como si la cosa tampoco fuera consigo) ofreció su colaboración interesada. Mientras el lehendakari vascongado hablaba en nombre de unos cuantos, su homólogo navarro no quería saber nada.
El día que ETA declaró el cese de su actividad armada, despertó gran ilusión en la sociedad vasca. La paz exige la desmilitarización del conflicto como paso necesario hacia una resolución política negociada. El día que Euskal Herria disponga del reconocimiento y la capacidad para decidir sobre su futuro, se abrirá el camino a seguir por todas las partes implicadas: el respeto a la palabra de la ciudadanía vasca.
Lázaro López de Luzuriaga Gasteiz
Cristina enea-gladys parkea dela-eta,
Donostiar orok dakigu zein den gure alkatearen urrezko ametsa: etorkizunean, hirian utzitako bere eraikuntza ezagunengatik gogoratua izatea, faraoi txit gorena bailitzan. Donostiar guztiok ordaindutako eraikuntzak izango dira, aurrez inongo galdeketa eta herri-partaidetza prozesurik izan ez duten arren. Eta hau guztia gutxi balitz, gure faraoiak aipatu herri-partaidetza aldarrikatzen dugunotaz trufatzeko ausardia du.
Elorza jaunaren adierazpenen arabera, «tantas duras acusaciones nos han obligado a perfeccionar el proyecto, a corregir errores y a estar encima de la obra del parque cada día. Incluso me pareció conveniente pedir opinión y encargar un estudio a una entidad tan rigurosa e independiente como Aranzadi». Alkate jauna, zer esan nahi diguzu honekin: 1) Parkeaz kezka eta ardura azaldu duen giza-mugimendurik egon izan ez balitz inperfekzio eta akatsez jositako parkea izango genukeela? 2) Mugimendu hauen interes tematiagatik izan ez balitz, ez litzatekeela udal-gobernua egunero lanen martxaz arduratuko eta ez lukeela 1.000 milioi pezetatik gorako aurrekontua duten lanen jarraipenik egingo? 3) Obrak hasi aurretik giza erakunde, bizilagun, naturazale eta profesionalez osatutako partaidetza plan bat martxan jarri izan balitz, zuen proiektua hasieratik izango litzatekeela guztiekin eta guztiarekiko errespetua azaltzen duena, serio eta plurala? Eta, ondoren egin dituzuen zuzenketak ekidingo liratekeela? 4) Hiritarron kritikengatik izan ez balitz, ez litzatekeela egokia izango ikerketa sakon bat eskatzea? 5) A priori ez dakizula zein izango den Donostiako Udalak Aranzadiri eskatu dion ikerketaren emaitza, Udalak Aranzadiren hainbat proiektu subentzionatzen dituenean?
Alkateak hala jarraitzen du: «las denuncias de haber arrasado el parque, de hormigonarlo todo, de expulsar a la fauna que habita allí, de no respetar el legado del Duque de Mandas... han provocado un efecto llamada sobre la ciudadanía para comprobar si, realmente, el alcalde y el gobierno de la ciudad se habían vuelto locos». 1) Parkea bisitatzeko gonbita hiritarrok alkateari egin genizun, zuk zeuk, behar dituzun teknikarien laguntzaz, donostiarrok ditugun zalantza eta kezka guztiak argitu ahal izateko. 2) Ez dut uste inongo erokeria denik Mandasko Dukeak Donostiako hiritargoari utzitako ondare guztia parkeko jauregian ikusgai jartzeko. 3) Erokeria, Donostiarentzat berebiziko altxorra den parke batean 187 zuhaitz eta zuhaixka bota eta beste 423 larriki kaltetuak uztea da, guztia Plan Orokorraren esanen aurka. 4) Ingurumen fiskalari, Donostiako 5. Instrukzio epaileari eta Arar- tekoari ez zaizkie gure kezkak inozokeriak eta zentzurik gabeko salaketak iruditu, kasua artxibatu eta itxi zezaketenean delitu ekologikorik ote dagoen ikertzen jarraitzea erabaki baitute. 5) Ez da asko, Donostiako telebista batek parkearen inguruan bota asmo zuen saioa bertan behera utzi duela, zuzendariaren «alkatea oso urduri dago gai honekin» aitzakiapean. Eta oraindik Elorza jaunak «vayan, disfruten y juzguen en libertad» esateko ausardia du.
Parkean egiten ari diren lanekin kezkatuta sortzen joan den hiritar taldea oso anitza da. Baina alkate jaunak «plumas afiladas de los entornos de Batasuna» definitu gaitu: 1) Zertan oinarritzen zara era honetako baieztapena egiteko? Argiagoa izan beharko zenuke eta gure exenplua jarraitu: guk, politikaz hitz egiten hasi ezkero seguruen ados jarriko ez ginatekeen donostiarrok, objektiboak izaten jakin izan dugu, elkar batzen gaituen gaira mugatu eta tinko eutsiz: parkea. 2) Askotan definitu duzu «violento» Batasunaren ingurunea. Biolentoa al da parkearen atarian kontzentrazio baketsua egiteko astero-astero Ertzaintzaren baimena eskatzen duen taldea? Jende biolentoa al da aurre- tik Ertzaintza eta Udaltzaingoko buruekin mintzatzen den jendea obra-arduradunaren mehatxu- en ondorioz sor litezkeen istiluak ekidin ditzaten?
Naturak ez du politikaz ulertzen. Ez gara errepikatzeaz nekatuko. Ekologista eta naturazaleok beti txalotuko ditugu ingurumenaren errespetupean egiten diren ekintzak, nork egiten dituen kontuan izan gabe, eta guztiok gozatuko ditugu alkatearen ametsak. Baina ekintzak gaizki egiten badira, herri-partaidetzarik gabe, inposizioz, iluntasun eta sekretismoz inguraturik, ametsak amets gaizto bihurtuko dira, eta donostiar asko izango gara hauek bideratzeko era desinteresatuan gogor lan egiteko prest azalduko garenak.
Eluska Urrujulegi - Parkea Bizirik plataformako kidea
¿Por un cambio de gobierno progresista?
El último Plan de empleo firmado por el Gobierno de Navarra, la CEN y los sindicatos UGT y CCOO tiene vigencia hasta el 31 de diciembre del 2007 y sin embargo los principales actores se preparan para escenificar cuanto antes una nueva firma.
Primeramente lo demandó el Secretario General de CCOO, pidiendo su prórroga. A los pocos días lo hacía el de UGT. Próximamente lo harán de forma entusiasta los más interesados en ello, la patronal y el Gobierno.
Y se hace sin guardar las formas, sin una evaluación de los pros y contras del Plan, aunque no será tarea fácil; la precariedad, estrella del citado Acuerdo, ha aumentado y lo mismo la siniestralidad laboral. Todo el mundo sabe que esos objetivos eran el envoltorio que encubría las subvenciones y exenciones a la patronal y las prebendas corporativas para esas cúpulas sindicales.
Y se trata de adelantarse a los acontecimientos, el año 2007 es electoral y existe la posibilidad de un cambio de Gobierno demandada por los sectores progresistas de la sociedad y también existe la posibilidad de que ese hipotético Gobierno alternativo revise y cuestione esos acuerdos que se han realizado al margen del Parlamento. En esas circunstancias difícil papel para PSN e IU que no pueden desairar a sus sindicatos cercanos. Así todo el mundo contento, unos más que otros, todo muy sibilino y civilizado, ya se sabe, la pela es la pela y con esas cosas no se juega.
Cuando se habla de la necesidad de un cambio de Gobierno progresista, ¿no se tiene en cuenta también la necesidad de un cambio radical en las relaciones sindicales que eviten los agravios comparativos, las pugnas estériles intersindicales e inicie un camino de colaboración a los niveles que se pueda y ponga los medios para salir del pozo de la precariedad laboral, de la desigualdad y de las lacras laborales que hoy abundan?
Vicente Duque - Miembro de ESK
|