Urnietako saihesbidearen aurkako ekimena egin dute
·Urnietako bizilagunek herritik pasatzen den trafikoa moteldu dute autobidearen aurkako protesta gisa
URNIETA
Urnietako zenbait bizilagunek asteak daramatzate herriaren albotik igarotzea aurreikusten den saihesbidearen aurkako Urumeako autobidearen ondorioz eraikiko dena protesta berezia egiten. Astean pare bat aldiz egiten duten moduan, atzo ere arratsaldeko zazpietan hasi zuten ekimena: dozenaka auto bildu ziren Urnietako erdigunean eta herrian biraka ibili ziren harik eta trafikoa moteltzea lortu zuten arte. Oinezko manifestariek, berriz, zebra-bideak presarik gabe gurutzatu zituzten, eta, ondorioz, herria zeharkatzen duen errepide nagusian auto ilarak sorrarazi zituzten.
Diputazioak saihesbidearen gainean zituen asmoen berri izan bezain laster hasi ziren azpiegituraren aurkako ekimenak egiten Urnietan, eta, hasieran manifestazioez eta informazio kanpainez baliatu baziren ere, oraingoan trafikoa moteltzea hartu dute saihesbideak Urnietari eragin diezazkiokeen kalteen berri emateko baliabide.
|