Gorostizan eraikiko dituzten 170 txaleten eragina salatu dute
BARAKALDO.
Izate elkarteak Barakaldoko Gorostiza auzoan eraikiko dituzten 170 txaleten urbanizazioak izango duen eraginaz hitz egin du. Izan ere, eraikuntzak mehatxatuta dagoen arrain hezurtsuaren habitata arriskuan jartzen duela esan dute, eta azken nekazaritza eremuetako bat desagertuko dela.
Birziklatze ikerketak koordinatzeko asmoa, Gaiker-Ik4ren esku
BILBO.
Gaiker-Ik4 teknologia zentroa aurrena da “Futures” izeneko proiektuan. Egitasmoak berrerabiltze, birziklatze eta erabilitako materialen balorizatzearen gainean egiten diren ikerketak «koordinatzea, sinkronizatzea eta bateratzea» du helburu nagusi.
|