GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-26
Gipuzkoako adingabeen harreran aldaketak izango dira
Gipuzkoako Diputazioak adingabeen harrerarako sarean hainbat aldaketa egitea hitzartu du. Nerabeen emantzipazioa eta guraso biologikoekin harremanak sendotzeko plangintza berria izango da. Laster beste lau harrera-etxe erabili ahal izango dituztela aurreikusi dute, era horretan, beste hamahiru adingabe jaso ahal izateko.

DONOSTIA

Gipuzkoako Diputazioak adingabeen harrera berriro antolatzeko plangintza berria jarri du abian. Hartu dituen neurrien artean, nerabeen emantzipazioa «hobetzeko» bitartekoak nagusitzen dira.

Gizarte Politikarako diputatu Esther Larrañagak atzo aurkeztu zuen proiektua Batzar Nagusietan, eta, bertan azaldu zuenez, zuzentzen duen Sailaren asmoak gazte bakoitzaren beharrei erantzungo dien harrera mota bideratzea eta guraso biologikoekin harremanak sendotzea izango dira.

Izan ere, umeek babeserako etxeetan «ahalik eta denbora gutxien igarotzea» izango da Diputazioaren helburuetako bat, eta, hori horrela, euren jatorrizko familietara itzultzea bultzatuko duela azaldu zuen Larrañagak. Plangintza berriak bakarrik dauden atzerriko haurren integrazioa sendotzeko helburua ere baduela gaineratu zuen.

Proiektu berriak gauzatu ahal izateko beste lau harrera etxe sortuko ditu Diputazioak: bi 13 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat (2007ko lehen hiruhilekoan martxan izatea espero dute) eta beste bi «jarrera ona» duten nerabeentzat.

Horien bidez, denera jaso ditzaketen haurren kopurua 191tik 204ra igoko dela azaldu zuen diputatuak, hamahiru gazte gehiago, alegia. Larrañagak berak aitortu zuenez, igoera eskas hori ez da nahikoa izango egun dagoen beharra asetzeko, eta Batzar Nagusietako zenbait taldek harrera sarea «hasieratik kolapsatua» egongo dela aurreikusi zuten.

«Emantzipazio pisuak»

Zazpi harrera etxe eta 56 leku izango dira 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, 13-16 adin-tartekoei hamahiru zentro eta 104 leku zuzenduko zaizkie, eta 16 urtetik gorakoentzat bi «emantzipazio pisu» bideratuko dira. Azken horiek hamabi nerabe jasoko dituzte, eta, bertan, «autonomia gaitasun ona» duten eta «jarrera arazorik gabeko» gazteak egongo dira, jatorrizko familiarako itzulera zein berri batean integratzea baztertzen dutenak. Horiei zuzenduriko “Umbrela” programaren bidez, «heldutasunari aurre egiteko tresnak» eta zentroa uzteko bitartekoak eskaintzea lortu nahi dute.

«Egokitze arazo larriak» dituzten 13 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen kasuan, jadanik martxan dauden hiru zentrotan ­Zanduetan, Usurbilen eta Irunen­ jasoko dituztela esan zuen. Horietan 32 gazterentzako lekua dagoela eta eraikinak «hiriguneetatik urrun» daudela argitu zuen. Gaineratu zuenez, zentro horietako egonaldia behin-behinekoa izaten da, eta helburu nagusia gazteak harrera-etxeetara bideratzea da.



Hiru urtetik beherako umeak plangintzatik at

DONOSTIA

Plangintza berriak harrera saretik kanpo utziko ditu 0 eta 3 urte bitarteko haurrak, eta, Gizarte Politikarako diputatuaren esanetan, epe laburrean ume horiek familietan jasoak izatea ahalbidetuko duen aparteko programa bat egingo du Gipuzkoako Diputazioak. Esther Larrañagaren hitzetan, plangintza berriaren helburu nagusia «haur horiek zentroetan egotea ekiditea» da, eta, era berean, Diputazioak «larrialdietan soilik» jasoko dituela adierazi zuen. Zehaztu zuenez, etorkizun hurbil batean neurri hori nerabeen plangintzara hedatzeko asmoa du Diputazioak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cadena perpetua y cinismo infinito
Euskal Herria
De Juana continúa en huelga de hambre tras aplicarle potasio después de atarle a la cama
Ekonomia
Muere un joven atrapado por una máquina en Abadiño y suman ya, al menos, 83 fallecidos
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático animan a la ciudadanía a exigir la mesa
Mundua
Fuerte espaldarazo a la extrema derecha suiza
Euskal Herria
Prorrogan la condena a otros dos presos vascos, uno de ellos enfermo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss