Omenaldiak Gudari Egunaren bezperan
·Segik bihar egingo dituzten ekitaldi eta mobilizazioetan parte hartzera deitu du
BILBO
1985ean GALek hildako Xabin Etxaide iheslari politikoa gogora ekarri zuten larunbatean Zestoan, Ertxin mendian. Egun berean, Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxaga ustekabeko eztanda batean 2002an Basurton hil ziren ETAko kideak omendu zituzten Bilbon. Igandean, Xabier Kalparsoro gogora ekarri zuten Zumaian. Espainiako Poliziaren Kuarteleko hirugarren pisuko leihotik erorita egindako zaurien ondorioz hil zen Kalparsoro.
Gudari Egunean egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuen atzo Segik. «Gudarien borrokak zabaldu dizkio ateak askatasunari, eta bide berean egin beharko dugu lan eta borroka aurrerantzean ere, borrokaren bideak soilik argituko baitio Euskal Herriari askatasuna».
|