GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-26
«Memoria egin, justizia egin» lelopean, jardunaldiak Ahaztuak taldearen eskutik
Ahaztuak elkarteak frankismoaren biktimak omentzeko eta justizia eskatzeko jardunaldiak antolatu ditu «Memoria egin, justizia egin» lelopean. Azken fusilamenduen urtemuga etzi izango da, eta Ahaztuak elkarteak egun horretan frankistek hil zituzten FRAPeko hiru kide eta ETAko bi izango ditu gogoan. Zarauzko hilerrian, Jon Paredes Manot Txikiren hilobiaren aurrean ekitaldia egingo dute. Horrez gain, hitzaldiak izango dira aste osoan.

BILBO

«Ahaztuak 1936-1977» elkar- teak zenbait jardunaldi antolatu ditu «Memoria egin, justizia egin» lelopean datozen egunetarako, helburu zehatz batekin:frankismoaren garaiko biktimentzako justizia berriro ere eskatzea. Hori azaldu zuen elkarte horren bozeramaile Martxelo Alvarezek, Bilbon hainbat seniderekin emandako prentsaurrekoan. «Memoria historikoa berreskuratzeko egiten ari garen ekimen guztien irakurketa argia egin behar da: Frankismoaren milaka eta milaka biktimentzako justizia lortzea», ar- gitu zuen.

«Horietako askori oraindik ez diete onartu biktima izaera, eta, onartu arren, beren eskubide guztiak ez dauzkate bermatuta: ordain ekonomikoa, euren senideekin zer gertatu zen azaltzen duen dokumentazio fidagarria bilatzeko laguntza edota frankismoaren tribunalen kondenak baliogabetzea, Estatu ilegal batek egindakoak baitziren», gogorarazi zuen Alvarezek.

Jardunaldiak etzi hasiko dira. Egun horretan, Zarauzko hilerrian dagoen Jon Paredes Manot Txiki ETAko militantearen hilobiaren aurrean ekitaldia egingo dute, 11.00etan. «Irailaren 27an FRAPeko hiru kide eta ETAko bi fusilatu zituzten. Denak izan ziren frankismoaren aurkako militanteak, eta, hortaz, frankismoaren biktimak dira haiek ere, 36ko altxamenduan frankistek hil zituztenak bezalaxe», aldarrikatu zuen Ahaztuak taldeko kideak.

Hitzaldiak, Bilbon

Egun berean, Derioko eta Gasteizko Santa Isabeleko hilerrietan ere bertan fusilatuak izan zirenak omenduko dituzte, 18.30etik aurrera.

Hilaren 28an, berriz, Alfredo Grimaldos “El Otro País” egunkariko zuzendariak eta Doris Benegas abokatuak hitzaldia emango dute Bilboko La Bolsa kultur etxean; «trantsizioaren leku ilunei buruz» hitz egingo dute. Fusilatua izan zen Xose Humberto Baenaren senideek haren kontrako zigorra baliogabetzeko borroka juridikoa hasi dute. Benegasek horren gai- nean ere hitz egingo du.

Irailaren 29an, ostirala, Iñaki Egaña historialariak «Altxamendu frankista eta guda Euskal Herrian» lemapeko hitzaldia emango du La Bolsa kultur etxean. Leku berean, urriaren 2an, Josu Txueka historialariak «Uztailaren 18a eta errepresioa Nafarroan» izango du mintzagai. «Herrialde honetan garbiketa ideologikoa izugarria izan zen», azaldu zuen Alvarezek.

Azkenik, Jimi Jimenez arkeologo eta Aranzadi elkarteko kideak hilobi komunei buruz hitz egingo du, urriaren 3an, «Hilobi komunak: lurperatutako memorioa» izenburupean. Hitzaldia leku berean izango da, eta, aurrekoak bezalaxe, 19.00etan hasiko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cadena perpetua y cinismo infinito
Euskal Herria
De Juana continúa en huelga de hambre tras aplicarle potasio después de atarle a la cama
Ekonomia
Muere un joven atrapado por una máquina en Abadiño y suman ya, al menos, 83 fallecidos
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático animan a la ciudadanía a exigir la mesa
Mundua
Fuerte espaldarazo a la extrema derecha suiza
Euskal Herria
Prorrogan la condena a otros dos presos vascos, uno de ellos enfermo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss