GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-26
- Azken analisia
Hondarribiak merezitako amaiera gozoa izan du
·Pasai Donibane 2003an hirugarren izatetik maila galtzera pasatu da eta San Pedrok hartuko du haren lekua

DONOSTIA

Traineru denboraldia amaitu den honetan eliteko arraunlariek hilabete inguruko oporralditxoa hartuko dute berriz jo eta ke entrenatzen hasi aurretik. Baina, bitarte horretan, asko dira isil-isilik lanean hasita daudenak. Talde indartsuenetako zuzendariak, batetik, datorren urterako ahalik eta tripulazio onenak osatu nahian beste elkarteetako arraunlariei tentatzen hasiak dira; beheko mailetako gaztetxoak, bestetik, neguko denboraldia prestatzeari ekin diote ikasturte berriaren hasierarekin.

Denboraldia aztertzerakoan Hondarribia eta Castro dira beste guztien gainetik nabarmendu behar diren izenak. Gipuzkoarrek TKE Ligako 8 estropada irabazi dituzte, eta bigarren sailkatuari 14 puntuko aldea atera diote. Kontxan sartu ez arren, Ama Guadalupekoak denboraldi biribila egin duela esan daiteke.

Kontrakoa da kantabriarren kasua. Duten taldea edukita, denboraldi hasiera nahiko eskasa egin zuten, baina Kontxako erakustaldiak aurreko denak ahaztarazi zituen. Donostiako bi markak ­18.59.94 jardunaldi batean, 38.13.32 guztira­ ezartzeaz gain, TKEko bost estropada irabazi dituzte. Nabarmentzekoa, etxean jokatutako biak irabazi dituztela eta hori oso garrantzitsua izaten dela arraun elkarte batentzat.

Asteburuak utzi dituenen artean Pasaiako txanponaren bi aldeak aipatu behar. San Pedrok lehen aldiz hartuko du parte TKE Ligan 2003an lehiaketa sortu zenetik, eta Libiak behinola izan zuen izena eta ospea berreskuratu nahi du. Pasai Donibanek, berriz, behera egin du etengabe, eta 2003an hirugarren izatetik maila galtzera pasatu da hiru urtetan.

Amaitzeko, Joxemari Olasagastik Oriotik bidalitako zenbait datu interesgarri. Hondarribia (19.24.65) El Corte Ingles Banderako errekorra apurtzeko zorian egon zen (19.24.70) igandean. Marka Oriok ezarri zuen 1997an Korta entrenatzaile zela, Txiki Larrañaga patroi eta Aizperro, Orbañanos, Asier Puertas, Agustin Mujika eta Patxi Frances arraunlari.



Izortz Zabalak Popi lagunduko du Arkoten
Izortz Zabalak datorren urtean lehorrean geratzea erabaki du. Bermeotarrak Popi Gonzalez Arkoteko entrenatzaileari lagunduko dio entrenamenduak planifikatzen, baina ez du fitxarik egingo talde bizkaitarrarekin eta estropadetara ez da azalduko. Astilleron taldekide izan ostean, orain Plentzitarra prestatzen egingo dute lan bi bizkaitarrek, Popik Izortzi laguntza eskatu baitzion.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cadena perpetua y cinismo infinito
Euskal Herria
De Juana continúa en huelga de hambre tras aplicarle potasio después de atarle a la cama
Ekonomia
Muere un joven atrapado por una máquina en Abadiño y suman ya, al menos, 83 fallecidos
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático animan a la ciudadanía a exigir la mesa
Mundua
Fuerte espaldarazo a la extrema derecha suiza
Euskal Herria
Prorrogan la condena a otros dos presos vascos, uno de ellos enfermo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss