GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-26
- Top 14
Biarritzek bere bidea egiten jarraitu behar du

BAIONA

Biarritz ez da ongi ari, baina sailkapeneko bigarren postuan dago. Kritika asko ari da jasotzen, baina bere helburuen barruan dabil. Zuri-gorriek gaur Montaubanen zelaian jokatuko dute 19.30etik aitzinera.

Biarritzek garaipena eskuratzeko moduko zelaia izango du gaur, Montauban ez baitabil punta-puntan. Sailkapenean bederatzigarren daude, nahiz eta aurten Liga oso parekatua izaten ari den. Stade Français da orain arte besteen gainetik dagoen taldea, eta Aviron besteen azpitik dagoena, bestela, denak parean dabiltza.

Azkeneko jardunaldian, lapurtarrek 20-6 menderatu zuten Agen, eta Montaubanek, aldiz, 13-9 galdu zuen Agenen zelaian. Gaur Montauban ahaleginduko da Ligako azkeneko bi urtetako txapelduna mendean hartzen, izan ere, talde guztiek hartu nahi izaten dute azpian txapelduna.

Biarritz, berriz, ez da askok espero zuten jokoa egiten ari, baina urtero asko kostatzen zaio maila hartzea. Dena dela, orain arte egindakoa nahikoa izanda lapurtarrentzat sailkapeneko bigarren postuan jartzeko. Egia da lehen sailkatuak Stade Françaisek hamar puntu kentzen dizkiola, baina Liga oraindik luzea da, eta, gainera, helburua estreinako lautan geratzea izango da, horiek jokatzen baitute Ligako azkeneko fasea.

Biarritzek jokatu dituen zazpi partidetatik bost irabazi ditu eta bi besterik ez ditu galdu. 157 puntu lortu ditu, eta 95 jaso. Puntu gehigarriak, berriz, bi besterik ez ditu egin. Montaubanek, aldiz, jokatu dituen zazpi partidetatik hiru irabazi ditu, eta lau galdu. 149 puntu sartu ditu, eta 95 jaso. Hiru puntu gehigarri ere lortu ditu, eta arlo horretan Biarritzi irabazi egiten dio.

Jokalariei dagokienean, Biarritz zalantza askorekin agertzen da gaurko norgehiagokarako. Thion, Betsen eta August berriro ere hamabostekora itzuliko dira, eta azken orduko ezusterik ez baldin bada, gaur hasieratik arituko dira Montaubanen zelaian. Dupuy Tillous-Bordes eta Brusque, berriz, ez dira arituko. Kolpatuta daude, eta ez daude gaur jokatzeko moduan. Yachvili, Harinordoki eta Lievremont, berriz, zalantza dira gaur ilunabarrerako. Hirurek ere min hartuta amaitu zuten larunbatean, eta denak izatea ia ezinezkoa izango da. Yachvili aritzea, behintzat nahiko zaila ikusten zen atzo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cadena perpetua y cinismo infinito
Euskal Herria
De Juana continúa en huelga de hambre tras aplicarle potasio después de atarle a la cama
Ekonomia
Muere un joven atrapado por una máquina en Abadiño y suman ya, al menos, 83 fallecidos
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático animan a la ciudadanía a exigir la mesa
Mundua
Fuerte espaldarazo a la extrema derecha suiza
Euskal Herria
Prorrogan la condena a otros dos presos vascos, uno de ellos enfermo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss