GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-26
Avironi iritsi zaio puntuak pilatzen hasteko garaia
·Erreakzioak azkar iritsi behar du, beranduegi izan baino lehen

DONOSTIA

Avironek jadanik ezin dio begiratu aurrez aurre duen taldeari. Berdin zaio lehenengoa izan edo atzean egon, zuri-urdinek irabazi beharra daukate, bestela egoera gero eta zailagoa izango baita.

Lapurtarrek gaur Clermot hartuko dute 19.30etik aurrera Jean Dauguer zelaian. Zuri-urdinak sailkapeneko azkeneko postuan daude, eta aurretik dauden taldeak jadanik bost puntu kentzen dizkio. Erreakzioak ahalik eta azkarren etorri beharra dauka, bestela mailari eustea oso zaila izango du.

Gaur Baionara datorren bisitaria, ordea, ez da txantxetakoa. Sailkapeneko laugarren postuan dago, eta Liga estreinako lau postuetan amaitzeko asmoarekin abiatu zen. Jokatu dituen zazpi partidetatik lau irabazi ditu eta hiru galdu. 189 puntu sartu ditu, eta 89 jaso. Lau puntu gehigarri ere egin ditu. Haientzat ere gaurko partida garrantzitsua da, sailkapeneko azkenekoaren zelaian irabaztea beti izaten baita garrantzitsua, eta gaur horretara etorriko dira Euskal Herrira. Aviron, aldiz, derrigorrez irabaztera behartuta dago. Bere zenbakiei begira jarrita, dardarka jarri daiteke edonor, orain arte erakutsitakoarekin argi eta garbi geratzen baita mailako talderik eskasena dela. Zazpi partidatik bakarra irabazi du eta sei galdu. 99 puntu sartu ditu, eta 225 jaso. Puntu gehigarri bat bera ere ez du lortu.

Lapurtarren arazorik handienetakoa atzealdean dago, eta horixe bera baieztatu zen joan den larunbatean. Lehen zati itxurosoa egin bazuten ere, bigarrenean atzean utzitako zuloak ederki aprobetxatu zituen aurkariek. Hori konpondu beharreko zerbait izango da, bestela, oso zaila izango baita garaipenera heltzea. Jokalariei dagokienean, Coetzee, Tomuli, Gratchev eta Bernard itzuliko dira, beren lesioak gainditu ostean. Fromont eta Iñigo hasieratik ez dira arituko, baina deialdian dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cadena perpetua y cinismo infinito
Euskal Herria
De Juana continúa en huelga de hambre tras aplicarle potasio después de atarle a la cama
Ekonomia
Muere un joven atrapado por una máquina en Abadiño y suman ya, al menos, 83 fallecidos
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático animan a la ciudadanía a exigir la mesa
Mundua
Fuerte espaldarazo a la extrema derecha suiza
Euskal Herria
Prorrogan la condena a otros dos presos vascos, uno de ellos enfermo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss