- Aizkora
Patxi Larretxeak seigarren amaitu du Parisen
DONOSTIA
PatxiLarretxea Parisen izan da, joan den asteburuan jokatu den nazioarteko erako proban, eta seigarren amaitu du Arantzako aizkolari beteranoak.Hainbat herrialdetako 26 kirolari izan dira Frantziako hiriburuan, eta horietatik bera bakarrik zen euskalduna. Aizkoran zutik enborra jarrita, etzanda jarrita, hiru metroko altueran, motozerrarekin hiru epai zeinek azkarrago eman eta trontzan bakarrik neurtu ziren, eta lan bikaina egin zuen Larretxeak, seigarren amaitu baitzuen. Euskal Herrian ezaguna den Guilletek irabazi zuen. Alpeetako aizkolaria bikain aritu zen.
|