GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-09-26
-Izotz Hockeya
Hormadik ezinean jarraitzen du

DONOSTIA

Liga hasiera traketsa izaten ari da Hormadi Angelukoa. Lehenengo partida kanpoan berdindu egin zuen, eta horrek itxaropenak piztu zituen zaleen artean, baina gorri-berdeek hortik aitzinera dena gaizki egin dute.

Azkeneko hiru partida jarraian galdu egin dituzte, eta denak etxean, gainera. Bi Ligakoak eta beste bat, berriz, Ligako Kopakoak izan dira. Azkeneko porrota larunbatean jaso zuen Strasbourgen aurka, 0-3 galdu baitzuen La Barren. Jendeak ere badirudi taldeari bizkarra eman diola, larunbatean azken urte hauetako sarrerarik eskasenetakoa izan baitzen, 400 ikusle inguru besterik ez ziren batu partida ikusteko. Lehen zatian ez zen markagailurik mugitu, eta aurreko bi partidetako gauza bera ikusi ahal izan zen. Hormadik nahi zuen, aukerak izan zituen, baina behin eta berriz kanpotarren atezainak ezabatzen zituen euskaldunen aukerak, eta aurrelariak eurak izaten ziren asmatzen ez zutenak.

Gauzak horrela, lehen zatian ez zen markagailurik mugitu, eta 0-0koarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarrengoan, ordea, Strasbourgen neurketa erabaki nahi izan zuen, eta horixe egin zuen. Euskaldunek asmatu ezinik jarraitzen zuten bitartean, Normanek, Jeckok eta Jarvisek gol bana sartu zuten, eta 0-3koa jarri zuten markagailuan. Horrek min handia egin zien lapurtarrei.

Hirugarren zati osoa geratzen zen partidari buelta emateko, baina kanpotarren hiru golek zama handia eman zien Hormadikoei, eta oso motel aritu ziren. Kanpotarrei, berriz, horrek bidea erraztu zien. Badaezpada, gainera, Sevcikek laugarren gola egin zuen, eta dena erabakita utzi zuen, Hormadik ez baitzuen erreakzionatzeko gairik erakutsi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cadena perpetua y cinismo infinito
Euskal Herria
De Juana continúa en huelga de hambre tras aplicarle potasio después de atarle a la cama
Ekonomia
Muere un joven atrapado por una máquina en Abadiño y suman ya, al menos, 83 fallecidos
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático animan a la ciudadanía a exigir la mesa
Mundua
Fuerte espaldarazo a la extrema derecha suiza
Euskal Herria
Prorrogan la condena a otros dos presos vascos, uno de ellos enfermo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss