- Trontza
Ariztegi-Galarregi bikotea Nafarroako nesken txapeldun
·Minutu eta erditik gorako aldea kendu die bigarren sailkatuei
DONOSTIA
Ariztegik eta Galarregik jantzi zuten herenegun arratsaldean Nafarroako emakumezkoen txapela Uharte Iruñean jokatu zuten finalean. Lau bikote aurkeztu ziren txapela jokatzera, eta bakoitzak 45 ontzako enbor bati 10 epai eman behar izan zizkion. Jende asko bildu zen finala ikustera.
Txapela jantzi zuen bikoak ez zuen zalantzarako tarterik utzi. Hastapenetik amaierara nagusi izan ziren biak, eta finaleko onenak zirela argi eta garbi utzi zuten. Amaierarako minutu eta erditik gorako aldea izan zuten alde, eta azkeneko epaietan lasai ibiltzeko modua ere izan zuten. Bigarren posturako, ordea, lehia handia izan zen, minutu erdian sartu baitziren gainerako biko guztiak. Azkenera bitarte ia ez zen jakin zein izango ziren hurrengo postuetan, baina Txuekak eta Agerrek bigarren amaitu zuten, eta Nuñezek eta Lopezek, aldiz, hirugarren. Armenadariz-Urrizola bikoa, berriz, hogei segundogatik geratu zen podiumetik kanpo.
Nesken sailkapena
Emakumezkoen finalaz gain, Nafarroako Bigarren Mailako trontzalarien finala ere jokatu zen. Kañamarestarrak eta Urbistondo-Goldarazena izan ziren lehiaketa horretan parte hartzeko izena eman zutenak. Biko bakoitzak 45 ontzako enborrari 10 epai etzanda eta lau zutik eman behar izan zizkien.
Kañamarestarrak hasieratik amaierara nagusitu ziren, eta amaieran alde nabarmenarekin bereganatu zuten txapela, ia hiru minutuko tartea atera baitzien bigarrengoei.
Mutilen sailkapena
|