GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-26
Behatokia du lehen helburuetako bat hastapenetan dagoen Kultura Planak

BILBO

Miren Azkarate sailburuak Kulturaren Euskal Planari buruzko lehen balantzea plazaratu zuen atzo, hura onartu eta bi urtera. Aurretik finkaturiko epeetan atzerapenak izan direla aitortu zuen, baina, oro har, pozik azaldu zen egitasmoaren gauzatzearekin.

Planaren garapenari buruzko zehaztasun guztiak izango ditu aurki, azaroan, KulturarenEuskal Kontseiluak. Azkaratek esan zuenez, egitura hori berritu egingo da, teknologia, kultura digitala, euskal bibliografia, musika modernoa zein itzulpengintza arloetan jarduten diren pertsonekin osatzeko; orain arte ordezkapen handirik izan ez duten alorretan ari diren lagunak deituko dituzte bileretara.

Lakuako Gobernuaren eledunak iragarri zuen martxan dela dagoeneko Kulturaren Euskal Behatokia. Estatistika, azterketa mailan dagoen hutsunea betetzea da bere izateko arrazoia. Informazioa jaso eta urtean behin kulturaren egoerari buruzko txosten bat emango du. 2006-2008 faserako milioi eta erdi euroko aurrekontua izango du urtean. Arduradun bat badu eta Gasteizen izango du egoitza.

Etxepare Institutuaren sorrera da epe laburrera jarritako beste helmugetako bat,Azkaratek esan zuenez. Euskara eta euskal kultura atzerrian sustatzea izango da bere zeregina. Bertoko artistak kanpoan ezagutaraztea edukiko du beste ardura. Bestetik, Hezkuntza Sailarekin batera, arte eszenikoentzako goi eskola baten bideragarritasuna aztertzen ari dira.

Gurutz Larrañaga sailburuordeak nabarmendu zuen liburutegien eta museoen legeak Legebiltzarrean daudela eta Lurreko Telebista Digital lokalei buruzko dekretua azaroan argitaratuko dela dagozkion baldintza-orriekin.

Larrañagak aipatu zuenez, hogei talde daude lanean Kultura Planean sektore bakoitzari dagozkion alderdiak zehaztu eta aurrera eramateko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cadena perpetua y cinismo infinito
Euskal Herria
De Juana continúa en huelga de hambre tras aplicarle potasio después de atarle a la cama
Ekonomia
Muere un joven atrapado por una máquina en Abadiño y suman ya, al menos, 83 fallecidos
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático animan a la ciudadanía a exigir la mesa
Mundua
Fuerte espaldarazo a la extrema derecha suiza
Euskal Herria
Prorrogan la condena a otros dos presos vascos, uno de ellos enfermo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss