GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-01
Hilaren 21ean Senperek hartuko duen Gazte Egun nazionalera deitu du Segik
Segi gazte erakundeak datorren urriaren 21ean Senperera joateko deia egin dio euskal gazteriari, «Euskal Herrian aske bizi, ikasi eta lan egiteko» eskubidea dutelako. Gazte Egun nazionala izango da, hain zuzen ere, egun horretako hitzordua. Segik agerraldia egin zuen atzo Baionan, eta han hauxe nabarmendu zuen: «Ahalik eta gazte gehiena independentziaren aldarrikapenaren jiran elkartzea da estatu zapaltzaileei ere gure mezuak azaltzeko modurik garbiena».

BAIONA

«Euskal Herrian aske bizi, lan eta ikasi nahi dugulako, Euskal Herria bat delako, Gobernu frantsesaren zapalkuntzarengatik hortzak erakutsi behar ditugulako eta independentziari ateak irekitzen gazteok batasunean, elkarlanean ari behar dugulako». Horregatik guztiarengatik, euskal gazteriari dato- rren urriaren 21ean, larunba- tean, Senperera bertaratzeko dei zuzena egin dio Segik.

Gazte erakundeak agerraldia egin zuen, atzo, Baionako unibertsitategunean, Gazte Egun nazionalean parte hartzera gonbidatzeko, «Euskal Herrian aske bizi, ikasi eta lan egiteko» eskubidea dutelako.

Azken hilabeteotan, independentziaren aldarrikapenaren inguruan indarrak metatu nahian aritu da lanean Segi. «EuskalHerriak independentzia behar du halabeharrez, hori izango baita errealki eta azken batean gazteon eta Euskal Herriaren eskubideak bermatuak izango diren agertokia», azaldu du.

Baina gazteek ohartarazi zuten: «Independentzia ez da soilik Estatu espainolaren zapalkuntzaren ondorioz ukatua zaigun burujabetasuna; Estatu frantsesak ere hartu-eman zuzena du horretan, eta gazteok bizi dugun egoeraren eta gure herriaren zapalkuntzaren parte eta erantzule zuzena da». Haien aburuz, horren isla dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan «inposaketarekin» eta «zapalkuntzarekin» ezarri duten «kolonizazio kulturala, politikoa, ekonomikoa eta soziala oro har».

Arlo horretan, «herri batek bizirik irauteko ezinbestekoak» diren zutabeak ­hizkuntza, ekonomia, kultura, hezkuntza sistema, erakundeak...­ «Estatu frantsesa eta unean uneko gobernuak ere deuseztatzen» aritu direla arbuiatu zuten. Esaterako, Segiko gazteek aipatu zuten etxebizitzaren «arazo gordina maila gorenean» dela hiru herrialdeotan, euskaraz ikastea «ezinezkoa» dela, edota, besteren artean, prekarietateak lan-baldintzetan gero eta eragin handiagoa izatea «beldurtzekoa» dela. Estatu frantsesak eta UMPren gobernuak euskal gazteei hori eta halako «beste hamaika adibide gordin» eskaintzen dietela esan zuten eta hau erantsi zioten horri: «Argi dugu independentzia gorriz idatzi arte eta gureak diren eskubideak geure egin arte lanean, kalean, borrokan jarraituko dugula».

Segiren ustez, beraz, independentziaren aldarrikapenaren jiran ahalik eta gazte gehiena elkartzea da estatu zapal- tzaileei mezuak zein diren azaltzeko modurik garbiena. Ildo horretan egin zuen deia Gazte Egun nazionalera bertaratzeko.

Hitzordua eguerdian izango da, eta bertso bazkaria, gazte olinpiar jokoak, manifestazioa eta ekitaldi politikoa izango ditu. Etsaiak, Kuraia, Kauta eta Zipotzeroak arituko dira giroa berotzen. Hainbat herri eta auzotatik irtengo dira autobusak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«Es indudable que LAB se ha convertido en sujeto para el cambio político y sociolaboral»
Jendartea
«Konbentzituta gaude azkenean ez dela errauste- plantarik egingo»
Kultura
El kurdo Ghobadi y el francés Fougeron compartieron la Concha de Oro
Euskal Herria
«Euskaraz ingo yeu, ingo ńeu» leloak euskaltzale andana bilduko du gaur
Kirolak
El árbitro se carga una noche mágica
Euskal Herria
La izquierda abertzale refuerza su apuesta por la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss