Gipuzkoako zaborren kudeaketa
«Konbentzituta gaude azkenean ez dela errauste- plantarik egingo»
Zubietako kasuak Gipuzkoan errausketaren kontrako mugimenduaren tasunak ondo biltzen ditu. Duela hiru urte planta bertan jarriko zutela jakin zutenean zubietarrek eskuak burura bota zituzten. Berriz Zubietako kokalekua hitzetik hortzera dabilen honetan, garbi daukate ez dutela halakorik nahi eta zergatik. Informatuago eta bere helburuetan indartsuago dago orain mugimendua, majo egindako lanari esker.
DONOSTIA
2003ko urriaren 16an komunikabideen bidez jakin zuten urnietarrek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta mankomunitateek herrian errauste-planta bat eraikitzeko asmoa zutela. Egonezin handia sortu zuen albisteak herrian, eta egun horietan izandako batzar informatiboak oso jendetsuak izan ziren. Urriaren 30ean sortu zen Arnasa herri plataforma, eta ordurako urnietarrek erabakia zuten ez zutela errausteko plantarik nahi berean. «Aurretik gai horren bueltan mugitzen hasiak ziren Txingudi ingurukoak, eta haiekin jarri ginen harremanetan. Berehala ikusi genuen ez zela Urnietako gaia bakarrik, zabaldu egin behar zela aldarrikapena, eta kanpora begira jarri ginen», adierazi du Mikel Izagirrek, hasiera hartatik Arnasa plataforman diharduenak.Urnietako plataforma sortu eta gero, aurretik lanean hasiak ziren arren itzali samar zebilen Txingudi inguruko mugimendua berpiztu egin zen, eta 2004ko martxoan aurkeztu zuten jendaurrean Txingudi Bizirik plataforma. Ondoren etorri ziren beste herrietan errausteko plantaren aurkako plataformak, Usurbilen, Zubietan, Lasarten, Errenterian eta Oiartzunen, besteren artean. Errausteko plantaren aurkako mugimendu soziala saretzen hasia zen eta, bestalde, erakundeek errausteko bi plantaren proiektuak zituzten mahai gainean jarriak; Gaintxurizketako planta Txingudiko Mankomunitateak, eta zehaztu gabeko tokian beste planta bat Gipuzkoako Aldundiak eta gainerako mankomunitateek. Orduan, bi abiadako dantza hasi zen; Aldundia eta mankomunitateak plantaren kokaleku posibleen inguruko eztabaidan abiatu ziren bitartean, errausteko plantaren aurkako mugimendua gizartea informatzen eta alternatibak josten hasi zen. Hasiera hartan ere Zubieta aipatu zuten kokaleku posible bezala. «Lehenengoz prentsaren bidez ezagutu genuen kokagunea Zubieta zela. Guk ez genekien zer zen errausketa; nora ezean geunden. Ez genekien zetorkiguna ona edo txarra zen eta Zubietako Herri Batzarrak bere gain hartu zuen gaia aztertzeko ardura. Arnasakoekin harremanetan jarri ginen eta dokumentazioa jasotzen hasi ginen. Zenbat eta informazio gehiago jaso, orduan eta argiago genuen errausketa ez zela ona eta ez genuela halakorik nahi», agertu du Zubietako Herri Batzarreko kide Juanjo Olaizolak.
Alternatibak bai
Pixkanaka Gipuzkoan barna sortu ziren plataformak Gipuzkoa Bizirik koordinakundean bildu ziren. Hasieratik garbi izan dituzte errausketaren aurkako eta alternatiben aldeko aldarrikapenak, eta horien alde txukun jardun dute lanean.Hartara, hainbat alorretako teknikari adituek egindako plan alternatiboa eskuartean hartuta, Donostiako udalbatzan izan ziren koordinakundeko kideak 2005eko abenduan. Han agertu zituzten konpostaiaren eta biometanizazioaren aldeko hamaika argudio, errausketa baino osasungarriagoak eta iraunkorragoak direla uste baitute. Han agertu zuten nola bideragarri ikusten duten hondakinak etxez etxe biltzea eta herri bakoitzean garbiguneak eta konpostatzeko plantak jartzea. Han agertu zituzten horiek eta beste hamaika arrazoi, guztiak txukun landuak 400 orrialdeko txostenean. Baina alferrik. Aldundiak eta mankomunitateek ez dute inoiz atzera egin errausketaren aldeko beren bidean. Nabarmentzekoa da Txingudi inguruko sendagile talde batek ordurako egina zuen lana. Errausketak osasunerako dakartzan kalteen inguruko txosten osatuak eta zehatzak jarri zituzten gizartearen begi aurrean, eta abisu eman zuten norabide hori okerra zela. Argudioak argudio, Aldundiak eta mankomunitateek bere horretan segitu dute denbora honetan guztian, eta kokalekuaren inguruko eztabaidan jarri dituzte indar guztiak, alternatiba guztiei bizkarra emanda. Errausketaren aldeko kanpaina indartsuak egin dituzte, diru asko kostatu direnak. «Une batean hitzaldi bereziak prestatzen hasi ziren, teknikariak ekarri eta jendea konbentzitu nahian. Koordinakundeak haiek jarraitzea erabaki zuen, bertara joan eta gure argudioak ematea zen helburua. Gogoan dut Miramarren izandako hitzaldi panpoxo horietako bat. Kafesnea eta kruasanak zituzten prestatuta hitzaldia amaitzerako. Hasi ginen galderak egin eta egin eta hango teknikariek ez zuten ahalmenik izan gure argumentuei aurre egiteko. Izugarri luzatu zen hitzaldia eta, azkenean, kafesnea hartu gabe joan ziren», kontatu du Olaizolak. Koordinakundearen iritziz, gerra politikoa eta soziala irabazia dauka errausketaren kontrako mugimenduak. Arazoa da gerra administratiborako abantaila handiak dituela Aldundiak. Hala ere, koordinakundea zirrikitu guztietatik sartzen saiatu da, eta horren ondorio izan da prozedura luzatzea eta kokalekuen dantza. «Berez, hondakinen eskumena herriarena da, Udalarena. Udalak eskumen hori mankomunitateen esku utz dezake. Baina ez Aldundiak eta ez mankomunitateek ere ezin dute Gipuzkoa osorako erabakirik hartu. Erabaki juridiko bat hartzeko eskumena organo administratiboek baino ez daukate. Aldundia eta mankomunitateek gaur gaurkoz ez dute organo administratiborik osatzen, eta horregatik ezin dute errausteko plantaren inguruko erabakirik hartu. San Markosek, esaterako, erabaki dezake bere eremuan planta bat eraikitzea, baina ez bere eremutik kanpo», agertu du Mikel Izagirrek. Koordinakundeak ondo eutsi dio legearen zirrikitu horri, eta hala eragotzi du errausteko planta eraikitzea. «Gure lanagatik ez balitz, dagoeneko errausteko planta eraikita egongo litzateke, edozein modutara, baina eraikita», gaineratu du Arnasako kideak. Zirrikituak zirrikitu, koordinakundeak duela aste pare bat adierazi zuenez, Aldundiak eta mankomunitateek partzuergo bat osatu dute azken urte honetan, eta partzuergo horrek eskumena izango du errausteko plantaren inguruan erabakitzeko. «Hori ere, dena bezala, ezkutuan eta herriaren hitza kontuan hartu gabe egin dute», salatu du Olaizolak.
Eztabaida herriratu nahi dugu
«Gure balore bakarra herria da eta gure asmoa, informatzea. Behin informazio osoa edukita, norberak erabaki dezala», gaineratu du Olaizolak. Koordinakundeak lan pedagogikoa egin du azken urteotan, eta Aldundiak jarraitutako bidea beren mesedetan izan dela uste dute. «Etengabe kokalekuak aldatzea eta beren alkateak, errausketaren alde egon arren, errauste-palanta beren herrian jartzearen kontra egotea oso adieraz- garria da. Errausketa ez bada kaltegarria, zergatik ez dute etxe ondoan nahi?». Hiru urteotako balantze garbia egiten du Olaizolak: «Duela hiru urte negarrez ginen etxean, planta Zubietan jarriko zutela eta zer egin ez genekiela. Orain, eskerrak eman behar dizkiogu koordinakundeari dakigun guztia dakigulako. Eta konbentzituta gaude azkenean errausteko plantarik ez dela egingo».
Doce años de lucha contra el fuego y la imposición
Juan Mari BELDARRAIN
|
Miembro de Eguzki
La oposición social de los guipuzcoanos a la incineradora no se reduce a estos cuatro últimos años. Es una lucha con 12 años de vida, pues ya en 1994 la Diputación del PNV intentó imponernos el mismo tratamiento para nuestros residuos. Y al igual que ahora, utilizó las mismas tácticas impositivas: falta de participación social, utilización cuantiosa de fondos públicos para hacer propaganda de sus intenciones y «baile» de ubicaciones. El proyecto «titiritero» de incineradora se quiso ubicar en su momento en Tolosa, en Andoain, en el Polígono de Martutene y en Astigarraga. Al igual que ahora, aducían la inocuidad de la quema de basuras por «contar con la última tecnología», esa tecnología que hoy ya está caduca y que ha obligado al cierre de la incineradora contemporánea de Baiona por contaminante. Del mismo modo, jugaban con las posibles ubicaciones para tantear los rechazos sociales. Y del mismo modo, tomaban sus decisiones sin tener en cuenta la opinión contraria de los ciudadanos afectados. También entonces, como ahora, surgieron voces discrepantes alarmadas por las consecuencias económicas, sanitarias y medioambientales. El Ayuntamiento de Andoain realizó alegaciones para evitar que la incineradora se construyese entre su municipio y Urnieta. En Tolosa creció la preocupación y se organizaron charlas y debates. Y en Astigarraga , destino final de la incineradora, surgió una plataforma vecinal, “Astigarraga Bizirik”, que se movilizó en contra de soportar la incine- radora en su municipio. La diferencia es que, hoy en día, las distintas plataformas que han surgido gracias a la política de ubicación itinerante de la Diputación, han conseguido más eco, más respaldo social y más efectividad. Gracias a que han sabido trabajar con mayor dedicación, han sabido aprovechar las experiencias anteriores, han mejorado la comunicación y sobre todo han logrado aglutinar a los ciudadanos afectados independientemente de su ideología y estatus. Los ciudadanos han percibido que las plataformas anti-incineradora están integradas por personas dignas a las que les une su compromiso desinteresado por defender su salud, su futuro y el medio ambiente, frente a los políticos profesionales que sólo tienen en común preservar sus cargos y no perder el botín de votos. Es la victoria de la sociedad civil frente al monopolio de los partidos. Así como en 1996 se logró paralizar las intenciones pirófitas de la Diputación, ahora también se puede y se debe lograr un tratamiento más barato, más ecológico y sobre todo más saludable para nuestros residuos. Es la hora de los ciudadanos de Lasarte y Zubieta. Pero no estarán solos. Quienes han luchado contra la incineración en Urnieta, Zestoa, Astigarraga, Andoain, Hernani, Orereta, Irun, Hondarribia, Villabona, DonostiaŠ les ofrecemos nuestro apoyo y solidaridad desinteresada, sin ninguna duda. En la lucha contra el fuego y la imposición, todos somos necesarios. -
|