GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-01
Bidart eta gainerako presoak askatzea exijitu dute Baionan
Filipe Bidart preso baigorriarraren askatasun eskaera berriro aztertuko dute datorren astelehenean. Eskaera onar dezaten eta gainerako presoak askatzeko exijitzeko ere, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten, atzo, Baionan. Egungo egoera politikoa kontuan izan dezatela eskatu zieten bai Parisko auzitegiari baita bi estatuei ere.

BAIONA

Zazpiehun bat lagun bildu zen atzo Baionako auzitegiaren aitzinean Filipe Bidartek pausatutako askatasun-eskaria onar dezatela exijitzeko. «Filipe aska, presoak aska» zioen pankarta buru zutela, Lapurdiko hiriburuko karrikak igaro zituzten «Presoak etxera, amnistia osoa», «Epaiketarik ez, konponbideari bai» eta antzeko leloak oihukatzen.

Herriko etxearen aitzinera iristean, Filipe Aramendi abokatuak gogorarazi zuen Parisko auzitegi berezi batek aztertuko duela, astelehenean, Filiperen eskaria. Aramendik kezka agertu zuen, «lehen gertatu bezala», oraingoa ere erabakia politikoa izango ez ote den.

Askatasunaren izenean, Anaiz Funosasek Filiperen, Iñaki de Juanaren eta Jon Agirreren egoera azaldu zuen, eta mobilizatzen jarraitzeko eskatu zien herritarrei. Bi estatuei errepresioa amaitzeko eskatu zien eta presoei estatus politikoa aitortu behar dietela esan.

Azken hitzak Filipe Aska! batzordeko Battita Amestoirenak eta Gabi Mouescarenak izan ziren. Biek nabarmendu zuten egungo egoera politikoa kontuan hartu behar dutela bai auzitegiak baita estatuek ere:«Ez dago bake prozesurik presoak kontuan hartu gabe».

Filiperen aita Jean-Battite jarri zuten presoen familien duintasunaren adibidetzat, eta arduradun politikoei «izan beharko luketen arduraz» joka dezatela eskatu zieten. Egun, Euskal Herrian, presoen beharra «inoiz baino handiagoa dela» esan zuten, astelehenean, 19.00- etan Baionako Auzitegi aurrean egingo duten elkarretaratzera deitu aitzin.



Ertzaintza en Oñati

DONOSTIA

Dos dotaciones de la Ertzaintza con peloteros tomaron ayer el recinto de las txosnas de Oñati, que celebra sus fiestas, para evitar el anunciado homenaje a los presos. En su lugar se hizo una manifestación silenciosa en la que participaron 700 personas. El jueves ya se habían manifestado 450 por Iñaki de Juana y todos los presos. Ayer, el mismo motivo reunió a 200 personas en Etxarri-Aranatz y a 45 en Izarra. Desde la cárcel de Valdemoro, por su parte, anuncian que todos los domingos ayunan contra la cadena perpetua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«Es indudable que LAB se ha convertido en sujeto para el cambio político y sociolaboral»
Jendartea
«Konbentzituta gaude azkenean ez dela errauste- plantarik egingo»
Kultura
El kurdo Ghobadi y el francés Fougeron compartieron la Concha de Oro
Euskal Herria
«Euskaraz ingo yeu, ingo ñeu» leloak euskaltzale andana bilduko du gaur
Kirolak
El árbitro se carga una noche mágica
Euskal Herria
La izquierda abertzale refuerza su apuesta por la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss