Palestinarren alde kalean Euskal Herrian
IRUÑEA
Ehunka pertsona 500dik gora parte-hartzaile batzuen arabera kalera atera ziren atzo Iruñean palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta Israelek Palestinan eta Libanon egin duen eta egiten jarraitzen duen txikizioa salatzeko. Manifestazioa Gaztelu plazatik abiatzekotan zela, Polizia espainola agertu zen, eta pare bat minutuan irteera oztopatu zuen. Irakeko, Afganistango eta Siriako herriei ere elkartasuna azaldu zieten hainbat erakunderen deiari erantzun zioten herritarrek.
Israeli boikota
Bilbon, berriz, Askapenak deituta, Alameda de Urkijon dagoen postetxearen aurrean bildu ziren hogei pertsona, Estatu espainolak, Israelekin dituen harreman diplomatikoen 20. urteurrena ospatzeko, zigilua atera berri duen honetan.Israel boikotatzeko kanpaina abiatu zuten atzo.
|