GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-01
Su-etena iragarri du PKK-k Ocalanen mezuaren ostean
·Ankarako Gobernuaren erantzunaren araberakoa izango da neurriaren iraupena

PKK-k bere indarrei dei egin die, gaurtik aurrera, behar logistikoak izan ezik, operazio militar guztiak bertan behera uzteko. Su-etenaren iraupena Ankarako Gobernuaren esku utzi du, «kurduen auzia konponduko duen prozesu demokratikoa abian jartzea» baita neurri horren asmoa.

ANKARA

Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK) su-etena iragarri du Firat News prentsa agentziaren bitartez.

Su-etena gaur sartuko da indarrean, eta Turkiako Estatuko Indar Armatuei ez erasotzeko konpromisoa hartu du gerrillak, betiere kurduen matxinada suntsitzeko Turkiako Armadak erasorik egiten ez duen bitartean.

Neurriaren epeari dagokionez, su-etenaren iraupena emango diren aurrerapausoen eta egoeraren bilakaeraren araberakoa izango dela azaldu du PKK-k Kandil mendietatik, Iraken barruan dagoen Hego Kurdistandik kaleratu duen adierazpenean.

Izan ere, «kurduen auzia konponduko duen prozesu demokratikoa abian jartzeko esperantzarekin» iragarri du gerrillak su-etena.

Ankararen erantzuna

PKK-k Abdulah Ocalan bere buruzagiak espetxetik egin zuen eskaera onartu du. Ankarako Gobernuak, ostera, ez du inolako asmorik agertu «erakunde terrorista» batekin su-etena sinatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«Es indudable que LAB se ha convertido en sujeto para el cambio político y sociolaboral»
Jendartea
«Konbentzituta gaude azkenean ez dela errauste- plantarik egingo»
Kultura
El kurdo Ghobadi y el francés Fougeron compartieron la Concha de Oro
Euskal Herria
«Euskaraz ingo yeu, ingo ńeu» leloak euskaltzale andana bilduko du gaur
Kirolak
El árbitro se carga una noche mágica
Euskal Herria
La izquierda abertzale refuerza su apuesta por la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss