GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-01
Biarrizko LatinoAmeriketako zinema eta kulturen jaialdia
Luppi: «Orohar ikuslegoa fielagoa da aktorearekin amodio asko baino»
Federico Luppi aktore argentinarraren sei filma nagusi projektatuz omenaldia egin diote Biarrizko jaialdiko arduradunek. Zine aretoak ikuslez bete filmak projektatuak izan diren areto guztietan, eta atzo, publikoa aktore «mitikoarekin» topo egiteko aukera izan zuten zine-geletan.

BAIONA

Biarrizko jaialdiak Federico Luppi aktore argentinarrari egin dion omenaldia baliatu zuen GARA egunkariak, artistarekin elkartzeko. Eta, bere karrera aipatzerakoan umiltasun handirekin azaldu zuen bere pentsamendua: «ez dakit zer karrera mota egin dudan, beti pentsatu izan baitut aktore beste deus egiteko ez duen pertsona baten lana zela. Alde onak ditu, baina, ez dut sekulan jakin zer den zuzen aktore izatea».

Alta, 1974an “La patagonia rebelde” filmearekin karrera hasi zuenetik, film ugaritan parte hartu du aktoreak. Eta, horiek guztiak gogora ekartzerakoan, karrera luze hori espainol hiztunen munduan pizu zerbait izan zuela onartu zuen.

«Oso herrialde pobrez osaturiko mundu bat da hura, beraz, nonbait, egin ditudan filma guzti horiei esker pribilegiozko ikuslego horietarikoetan kokatzen naiz», argitu zuen.

Eta, ibilbide horretan gehien gustukoa izan duen filmeari buruz galdetu zitzaiolarik, guztiek Argentinako biziaren momentu berezi batean kokatzen zirela-eta, denak onuragarriak izan zitzaizkiola erran zuen. «“Tiempo de revancha” filma diktaduraren bukaera markatzen zuen, eta ongi egote bat eman zidan, eta Patagońa rebelde, berriz, oldartzea aipatzen zuen», goraipatu zituen.

Halere, nonbait bere karreran bi etapa nagusi zeudela argitu zuen: Argentinako bilakaerari lotuak diren lehen filmak, eta, drama unibertsalak agerian jartzen dituzten ondorengo pelikulak. Baina, hainbatetan Latino Ameriketako zinema izendatzerakoan aipatzen den «zinema politikoaz» galdetua izan zitzaiolarik, artistak genero horretan ez zuela sinesten nabarmendu zuen. «Jatea edo eguneroko beste edozer ekintza politikan sartzen da, beraz, zinema politikoak ez du deus erran nahi. Eguneroko errealitatea agerian jartzen zuten filmeak egitea gustukoa izan dut, hau da, biziaz, ekonomiaz edo beste eguneroko gaietaz hitzegiten duten pelikulak», azpimarratu zuen.

«Keinu atsegin bat»

Biarritzek eskaini dion omenaldiarekin Luppi pozik agertu zen, baina, beti galdera bat dilindan geratzen zela goraipatu zuen: «merezi al dut?».

«Keinu atsegin bat bezala ikusten dut omenaldia. Zure bizi lekutik urruti norbait zutaz aktore bezala pentsatzea beti atsegina da. Baina, adin batera iristerakoan omenaldiak erreski egiten dizkizute», agertu zuen.

Ikuslegoa amodio asko baino fielagoa eta atseginagoa zela goraipatu zuen azkenik. Gaur, jaialdia bukatzeko sari banaketa eguerditan eginen dutela-eta, “El laberinto del fauno” filma eskainintzea erabaki dute.

Bertan, Federico Luppi aktore gisa lana egiten du, eta artista, omenaldia egiten diotela-eta, Biarritzen egotea erabaki du.



«Izaera azkarrek dute zinema berritu»
BIARRITZ

Federico Luppik elkartzea baliatu zuen egungo Latino Ameriketako zinemari begirada bat emateko. Eta, finantziamendu eskasia izan arren, sorkuntzarako kapazitate handia zegoela goraipatu zuen. «Gazteak kamara hartzeko erronka erakuskten dute», azpimarratu zuen zinegile berriek zeukaten indarra nabarmenduz. Horrenbestez, gaur egun zinema latinoa ongi zebilela esan zuen. «Ez dago mugimendu zehatzik, hainbat herri daude, horien artean Txile, Argentina edo Peru eta, bertan izaera azkarra daukaten pertsona asko dago. Horiek dute zinema indartzen eta dinamizatzen», argitu zuen Federico Luppik. Honela, bere garaiari konparatuz, libertate askoz gehiagorekin lan egiten zutela gehitu zuen. «Ez dira iraganari lotuak zinegile zaharragoak bezala, beraz aurrera begira daude, eta, horrek onura asko ekartzen ditu, politikoki ongi ikusia izatearen tranpan ez baitira erortzen», bukatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«Es indudable que LAB se ha convertido en sujeto para el cambio político y sociolaboral»
Jendartea
«Konbentzituta gaude azkenean ez dela errauste- plantarik egingo»
Kultura
El kurdo Ghobadi y el francés Fougeron compartieron la Concha de Oro
Euskal Herria
«Euskaraz ingo yeu, ingo ńeu» leloak euskaltzale andana bilduko du gaur
Kirolak
El árbitro se carga una noche mágica
Euskal Herria
La izquierda abertzale refuerza su apuesta por la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss