GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-01
- Top 14
Aviron berriro ere azkeneko postuan dago

NARBONNA 25

AVIRON 12

BAIONA

Avironek aukera ederra zuen atzo jaitsierako postutik irteteko, baina azkenean galdu egin zuen kontrario zuzen baten aurka. Berriro ere sailkapeneko azkeneko postuan dago, Brive atzetik zuenak irabazi egin baitzuen. Avironek orain lehen baino urrunago dauka mailari eusteko aukera.

Partida ez zen gaizki hasi euskaldunentzat, lehen minutuan zigor bati esker Pezek aurretik jarri baitzituen euskaldunak. Gero, hamar minutuan, etxekoek beste bi jaurtiketei esker partidari buelta eman zioten, eta 6-3 aurreratu ziren. Oren laurdena betetzen zenean, Pez argentinarrak drop-a egin zuen, eta berriro ere markagailuan berdinketa izan zen.

Hortik aitzinera, ordea, etxeko taldeak hartu zuen partidaren jabetza, eta atsedenera joan aurretik transformatutako entsegu bat eta zigor-kolpe bat lortu zituen; 16-6koarekin joan zen atseden hartzera.

Bigarren zatian, euskaldunak ahalegindu egin ziren. Etxeko taldea adina izan zen Aviron, baina lehen zatian etxeko taldeak ireki zuen zuloa gainditzea ezinezkoa egin zitzaion talde zuri-urdinari. Berriro ere esku hutsik itzuli zen, eta zerbait gehiago egin zezaketen errezeloarekin. Garbi dago egoera zaila dela, eta beste emaitzak ere ez ziren Avironen lagungarri izan. Orain, lanean jarraitu beharra dauka, eta etxean puntu gehiagori ihes egiten ezin die utzi, bestela, oso zaila izango baitu Baionako taldeak sailkapeneko atzealde horretatik irteten hastea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«Es indudable que LAB se ha convertido en sujeto para el cambio político y sociolaboral»
Jendartea
«Konbentzituta gaude azkenean ez dela errauste- plantarik egingo»
Kultura
El kurdo Ghobadi y el francés Fougeron compartieron la Concha de Oro
Euskal Herria
«Euskaraz ingo yeu, ingo ńeu» leloak euskaltzale andana bilduko du gaur
Kirolak
El árbitro se carga una noche mágica
Euskal Herria
La izquierda abertzale refuerza su apuesta por la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss